117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko martxoaren 27ko osoko bilkuran erabaki zen hasiera batean onestea 1/2019 aurrekontu-aldaketa, eta erabaki hori 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Kreditu bereziak

FUNTZIONALA

EKONOMIKOA

PARTIDA

ZENBATEKOA

33210

6320000

Airea girotzeko instalazioa berritzea liburutegian

57.095,06

32310

6320000

Hozteko instalazioa haur eskolan

33.063,25

GUZTIRA

90.158,31

FINANTZABIDEA

Diruzaintzako gerakin atxikia

90.158,31

Berriozarren, 2019ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1907604