117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Aberingo alkateak, 2019ko maiatzaren 21ean, ebazpen hau eman zuen:

Kontuan harturik bake epailearen 2019ko maiatzaren 21eko autoaren bidez baimentzen dela ezkontza bat, 2019ko maiatzaren 24an, Aberinen, nire aitzinean.

40/2015 Legearen 12. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

EBAZTEN DUT:

Ezkontza hori egiteko ditudan eskumenak udal honetako zinegotzi María Puy Eraso Jaurrietaren esku uztea.

Aberinen, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1907599