117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

529E/2019 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ODTE (osasun dokumentazioko teknikari espezialista) izateko 12 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 16ko 29E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ODTE (osasun dokumentazioko teknikari espezialista) izateko 12 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 29an emandako 1103E/2019 Ebazpenaren bidez, onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ODTE (osasun dokumentazioko teknikari espezialista) izateko 12 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian. Zerrenda hori 2019ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.

Lanpostua hautatzeko epea iraganda, deialdi honetan parte hartu duten izangaiek uko egin diote lanpostua hautatzeari; hortaz, bidezkoa da deklaratzea aipatu deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea lanpostuak bete gabe gelditu direla deialdi honetan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ODTE (osasun dokumentazioko teknikari espezialista) izateko 12 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1907055