107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

227/2019 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baitira Atletismoko erdi mailako irakaskuntzen hasierako eta azkeneko zikloetako irakaskuntzak Iruñeko “Nafarroako Kiroleskola” kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduan. Horrenbestez, zentroak irekitzeko eta jarduteko duen baimena aldatu beharra dago, irakaskuntza gehiago ezarriko direlako.

Miguel Induráin Fundazioaren Patronatuak, Iruñeko “Nafarroako Kiroleskola” kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatuaren titular den aldetik, eskaera egin du baimena eman dakion Atletismoko kirol teknikari izateko irakaskuntzak ezartzeko. Ikusirik eskaera horren aurrean instruitu den espedientea.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoa ikusirik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimentzea Atletismoko erdi mailako irakaskuntzen hasierako eta azkeneko zikloetako irakaskuntzak Iruñeko “Nafarroako Kiroleskola” kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduan. Horrenbestez, zentroak irekitzeko eta jarduteko duen baimena aldatu beharra dago, irakaskuntza gehiago ezarriko direlako.

2. Adieraztea ezen ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

Ikastetxearen kodea: 31014918.

Izen generikoa: Kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimendua.

Berariazko izena: “Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kiroleskola”.

Helbidea: Zangoza kalea 34.

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Titularra: “Fundación Miguel Induráin Fundazioa”.

Baimendutako irakaskuntzak:

–Erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta azkeneko zikloak, “Saskibaloia” espezialitatean.

–Erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta azkeneko zikloak, “Atletismoa” espezialitatean.

–Araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako hasierako eta azkeneko zikloko bloke komuna.

–Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatutako eta otsailaren 5eko ECD/158/2014 Aginduak araututako formakuntzen I. eta II. mailen bloke komuna.

Osaera juridikoa:

–2 unitate (1 hasierako zikloan eta 1 azkenekoan), gehienez 60 ikaslerentzat, “Saskibaloia” espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.

–2 unitate (1 hasierako zikloan eta 1 azkenekoan), gehienez 60 ikaslerentzat, “Atletismoa” espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.

–6 unitate araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako bloke komunaren hasierako zikloan eta 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatutako formakuntzen I. mailako hasierako zikloan.

–Unitate bat araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako bloke komunaren azken zikloan eta 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatutako formakuntzen II. mailako azken zikloan.

Modalitateak:

–“Berezia” modalitatea (abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 7. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran ezarria). Modalitate hau batez ere goi mailako, goi errendimenduko eta hobekuntzako kirolariei zuzentzen zaiena da, baita beste kolektibo batzuei zuzentzen zaiena ere, eskariaren zirkunstantziek hori gomendatzen dutenean.

–Urrutiko modalitatea, ikastetxearen gela birtualaren bidez.

Txandak: urrutiko irakastaldian ikasten diren blokeen saio presentzialak eta berariazko blokeak arratsaldez eginen dira astelehenetik ostiralera, eta goizez eta arratsaldez asteburuetan.

3. Gogoratu beharra dago ikastetxearen titularrak ikastetxearen baimenaren aldaketa edo baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 3. atalean jasotakoak, aldatzen badira, edo instalazioak aldatzen badira, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezartzen den moduan.

4. Ohartaraztea ikastetxearen baimena abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 35. artikuluan ezarritako kasuetan iraungiko dela.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1905711