1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
62/2019 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten baita, proiektu honetarako: “Lurrazpiko linea berria, 30 kV ZB; Altsasuko TA eta Altsasu-Etxarri 1 eta 2 aireko linea lotzen dituena, Altsasun (Nafarroa)”.
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 3ko 79/2019 Ebazpenaren bidez, proiektu hau onetsi zen: “Lurrazpiko linea berria, 30 kV ZB; Altsasuko TA eta Altsasu-Etxarri 1 eta 2 aireko linea lotzen dituena, Altsasun (Nafarroa)” (SAT09676). Halaber, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman zitzaizkion, eta haren onura publikoa deklaratu zen.
2019ko maiatzaren 7an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatu zuen okupatu aurreko aktak egiteko dei egitea, eta administrazioak ordezkariak izendatzea. Horrez gain, enpresaren izenean arituko diren ordezkariak izendatu zituen.
Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Altsasuko alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Altsasuko udaletxean, 2019ko uztailaren 16an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Altsasuko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 13an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.
LURRAZPIKO LINEA BERRIA, 30 kV ZB; ALTSASUKO TA ETA ALTSASU-ETXARRI 1 ETA 2 AIREKO LINEA LOTZEN DITUENA, ALTSASUN (NAFARROA) (SAT09676) Espediente kodea: 00001202-2019-0009 Okupatu aurreko aktak egitea ERANSKINA Aktak egiteko tokia: Altsasuko udaletxea. Eguna: 2019ko uztailaren 16a. |
HITZORDUA | TITULARRAK (BANAKAKO JAKINARAZPENA EGITEA ZAILA/EZINEZKOA IZAN DA) | FINKAREN KODEA | POL. | LURZ. | UDAL-MUGARTEA |
12:00 | Jesús Garmendia Bengoechea jauna | Ibarmusu kalea 6. 31800 Altsasu (Nafarroa) | AL-35 | 2 | 434 | Altsasu |
Iragarkiaren kodea: F1906533