107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, eraikingintza-ordenantzaren 24.4 artikuluan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen eraikingintza-ordenantzaren 24.4 artikulua aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2019ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1906925