107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2019ko bigarren seihilekoa

Hauxe da kobrantzen egutegia:

Borondatezko epean ordaintzeko: 2019ko maiatzaren 20tik ekainaren 28ra, biak barne.

Borondatezko epetik kanpo ordaintzeko: %5eko errekargua izanen dute, 2019ko ekainaren 29tik uztailaren 29ra, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguekin.

2019ko ekainaren 28an kobratuko dira helbideratutako ordainagiriak.

Noain Elortzibarren, 2019ko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundáin Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1906892