105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia La Palomera poligonoan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2019ko maiatzaren 20an egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki hauek hartu zituen:

1. 2019ko martxoaren 27ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zela Hiri-jarduketarako plan berezia La Palomera poligonoan. Irunberriko (Nafarroa) 2. poligonoko katastroko lurzati hauei dagokie: 780, 781, 782, 783, 784, 785, 786, 792, 793, 794, 795, jabetza pribatukoak, eta 788, 798, 799 eta La Palomera poligonoko bideko lurzatia, Udalaren titulartasunekoak. Erabakia argitara eman zen 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an, eta Foru Komunitateko bi egunkaritan.

2. Ez dela alegaziorik aurkeztu planaren aurka.

3. 2019ko maiatzaren 20ko osoko bilkuran behin betiko onetsi zela Hiri-jarduketarako plan berezia La Palomera poligonoan, Irunberriko Udalak sustatua.

4. Espedientea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea, onets dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Irunberrin, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1907004