105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2018. ekitaldiko aurrekontuen 2. eta 3. aldaketak.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2018ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2018KO AURREKONTUAREN 2/2018 ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

9200 6220003 partida. Gabari atzealdeko urbanizazioa. Zenbatekoa: 41.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 41.000 euro.

2018KO AURREKONTUAREN 3/2018 ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

9200 6220004 partida. Gabari. Kanpoko argiteria. Zenbatekoa: 17.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 17.000 euro.

Larraunen, 2018ko abenduaren 28an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1906528