105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua. Jendaurrean jartzea

Igantziko Udalak, 2019ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea Igantziko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektuari.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azaroaren 21eko Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroari buruzko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua jarraituz.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Igantzin, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1907113