2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Laburpena, Antsoaingo Udalak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloan 2019. urtean antolatutako ikastaro eta jardueretara joateko gizarte laguntzen deialdiarena
Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 454545.
–Xedea:
Kultura eta kirol munduan sartzea erraztea Antsoaingo biztanleei, berdintasun baldintzetan.
Diruz lagunduko dira Antsoaingo Udalak antolatutako edo kultur eta kirol arloko zerbitzuei atxikitako kultur eta kirol arloetako ikastaro eta jardueren matrikulak eta/edo inskripzio kuotak, 4. puntuan zehazten direnak.
Eskatzaileek Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.
Eskabide bakarra onartuko da familia unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia unitate bereko pertsona batentzako baino gehiagorentzako. Familia unitate bereko pertsona bakoitzari jarduera bakar batean parte hartzeko dirulaguntza emanen zaio.
Dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, ezinbestekoa izanen da izena emanda egotea diruz laguntzea nahi den jarduera horretan. Familia unitatearen urteko etekinak, kontzeptu guztiengatik, honako taula honetan ezarritakoak baino txikiagoak izatea (2018ko ekitaldiko errenta aitorpena):
FAMILIA UNITATEKO KIDE KOPURUA | URTEKO ETEKINAK, GEHIENEZ |
Bi kide | 16.000 euro |
Hiru kide | 17.500 euro |
Lau kide | 18.600 euro |
Bost kide | 19.700 euro |
Sei kide | 20.800 euro |
Zazpi kide | 21.900 euro |
8 kide eta gehiago | 23.000 euro |
–Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
Eskabide orokorra, eranskinean agertzen dena.
Eskatzailearen identifikazio dokumentuaren kopia balioduna.
Dirulaguntza norentzat eskatzen den, horien guztien NANa/AIZ edo pasaportea. Aurreko ekitaldiko (2018) errenta aitorpena.
Laguntza eman aurretik, ofizioz egiaztatuko dira bai erroldatzea bai Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera. Halaber, Udalak eskatu ahalko dizkio eskatzaileari edozein motatako agiri osagarriak, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.
–Eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 17tik 30era izanen da. Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, aipatu agiriekin batera.
–Jarduera hauek jaso dezakete dirulaguntza:
Haurrentzako kirol jarduerak: haurrentzako kirol eskolak, haur eta gazteentzako igeriketa ikastaroak (ikasturte osokoak soilik), gazteentzako kirol jarduerak eta Antsoaingo kirol kluben jarduerak (17 urte bitarte).
Haurrentzako kultura jarduerak: euskal dantzak eta antzerki tailerra.
Antsoainen, 2019ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1906467