101. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, peñei dirulaguntzak emateko deialdiarena,
2019. Urteko Sanferminetan parte hartzeagatik

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 455874.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honetako B) letran zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hasiera batez hartutako erabakiaren bidez onartu baitzuen –erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea:

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria.

3. Alor kudeatzailea: Kultura eta Hezkuntzako Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Dirulaguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Dirulaguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Iruñeko peñei (irabazi-asmorik gabeko entitateak) dirulaguntzak emateko prozedura garatzea, 2019ko sanferminetan parte hartzeagatik.

2. Deialdiaren helburua:

Iruñeko peñek sanferminetan –uztailaren 6tik 14ra bitarte– hiriko jai-giroa areagotzeko antolatzen dituzten jarduerak sustatzea.

3. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jokamoldeak eta jarduerak egiteko baldintzak eta epeak:

Diruz lagundutako jarduerak irekiak eta kalean egin beharrekoak izanen dira.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 17an.–Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1906824