93. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

UB-12 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Andosillako Udaleko Alkatetzak apirilaren 25ean eman 119/2018 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsirik gelditu da UB-12 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Agustín Marín San Martínek sustatua, 2016ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 9koan, eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, hogei eguneko jendaurreko epea iraganik ez baita alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan -72. artikuluari lotuta- ezarritakoarekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2018ko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1805504