81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa xehatua, planeamendurako arau subsidiarioetan. Hasierako onespena. “Eskola Zaharrak” eraikinaren erabilera

Otsagabiko Udalak, 2018ko martxoaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Otsagabiko planeamendurako arau subsidiarioen aldaketa xehatua, ekimen publikokoa. Honetan datza: katastroko 1. poligonoko 43. lurzatian dagoen “Eskola Zaharrak” izeneko eraikinaren erabilera aldatzea (Urrutia auzoa, 18, Otsagabia). Gaur egun eraikinak “ekipamendurako erabilera xehatua” eta “antolamenduaren ondoriozko jabetza publiko” kalifikazioa du. “Ekipamendu pribatuko” erabilera xehatuko gisa kalifikatzea nahi da. Aipatu lurzatiaren eta haren ingurunearen erabilera aldatu da, indarra duten arau subsidiarioetan definitutako lerrokaduren eta bolumenen arabera eta orain den eraikina zaharberritu ahal izateko; hori guztia José Joaquín Equiza Itoiz eta Antonio Alegría Ezquerra Udalaren hirigintza aholkulariek egindako dokumentu teknikoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen, kasua bada. Orobat, argitaratuko da iragarki oholean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. Eta 77. artikuluetan xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2018ko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1804562