81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Kalifikazio juridikoa aldatzea, “Eskola Zaharrak”
izeneko udal eraikinean

Otsagabiko Udalak, 2018ko martxoaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea “Eskola Zaharrak” izeneko udal titulartasuneko jabari publikoko ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko (Urrutia auzoa, 18, Otsagabia). Hiri-lurreko ondasunen katastroko 1. poligonoko 43. lurzatian dago. Helburua da eraikin horrek ondare-ondasuneko kalifikazio juridikoa izatea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen, kasua bada.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta betetzeko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoa.

Otsagabian, 2018ko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1804561