81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAZAR

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udalak, 2017ko azaroaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoa. Iragarkia 2018ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du erabaki horren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin bat. Hona hemen plantilla organiko hori osatzen duten langileak:

Funtzionarioa: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Hutsik. Mendazako eta Mirafuentesko udalekin partekatua.

Nazarren, 2018ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Alfonso Morrás Ruiz de Villalva.

Iragarkiaren kodea: L1804621