81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udalak, 2017ko azaroaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoa. Iragarkia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, eta jendaurreko epean inork ez du erabaki horren aurkako erreklamaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin bat. Hona hemen plantilla organiko hori osatzen duten langileak:

Funtzionarioa: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Hutsik. Mirafuentesko eta Nazarko udalekin partekatua.

Mendazan, 2018ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Javier Senosiain Paternain.

Iragarkiaren kodea: L1804620