81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2018ko plantilla organikoa, Vicente Fontán Musika Eskola erakunde autonomoarena. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2018ko apirilaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Vicente Fontán Musika Eskola erakunde autonomoaren plantilla organikoan, espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, espedientea aztertu eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen. Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsita geldituko da.

Martzillan, 2018ko apirilaren 6an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1804709