81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Osoko Bilkuraren eskudantziak Alkatetzaren esku uztea

Larragako Udalak, 2018ko martxoaren 1eko osoko bilkuran, erabaki zuen Alkatetzaren esku uztea ondoko obraren hurrengo kontratazio faseak: “Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak berritzea eta zoladura, Ábaco, Nava eta Salobral (zatia) kaleetan”. Hori guztia honako hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226.1 eta 8 artikuluetan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legeaz azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bateginaren bigarren xedapen gehigarriari dagokionez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikuluan. Xedea da kontratazio horretarako tramiteak arintzea.

Argitara ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 51.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Larragan, 2018ko apirilaren 9an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1804766