81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Ur zerbitzuaren erregelamendua. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2018ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Faltzesko Udalaren ur zerbitzuaren erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Faltzesen, 2018ko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1804720