81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Zarrakazteluko udal bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

–Barrutiaren titularra: Zarrakazteluko Udala.

–Barrutian sartu beharreko mugarteak: Zarrakazteluko udal-mugartea, Figarolgo kontzeju-mugartea eta La Quemada alderdia (Mélida).

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Zarrakaztelun, 2018ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1804689