81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

181E/2018 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Iruñeko 4. poligonoaren 781. katastro-lurzatiaren xehetasun azterlana, “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.5 jarduketa-unitateari dagokiona, onesten duena. Sustatzailea Goimendi ikasle-egoitza nagusia da.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak abenduaren 1ean emandako 810E/2017 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Iruñeko 4. poligonoaren 781. katastro-lurzatiaren xehetasun azterlana, “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.5 jarduketa-unitateari dagokiona, Goimendi ikasle-egoitza nagusiak sustatua. Espedientea ebazteko, espedientean jasotako dokumentazioa zuzendu beharra zegoen.

Ebazpen hori 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17koan, eta egunkarietan 2018ko urtarrilaren 24an, eta hogei eguneko epea ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko. Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Hasiera batean onesteko ebazpenean ezarritako baldintzak bete dira.

Agiriak eskatutako aldaketak baino ez du izan hasiera batean onetsi zenetik. Hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioak baizik ez ditu jasotzen, xehetasun azterlan baten xede eta eskumen direnak. Tramitazioari eta xedeari dagokienez, hirigintzako arloko legedian ezarritakoa betetzen du, hots, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 63. artikulua eta Udalez gaindiko Plan Sektorialaren hirigintza-araudiaren 7. atala.

Xehetasun azterlanaren aldaketa tramitatu eta onestea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1.d) artikuluarekin bat.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak espedientea azterturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat, eta irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz (foru dekretu haren bidez ezarri zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa),

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Iruñeko 4. poligonoaren 781. katastro-lurzatiaren xehetasun azterlana, “Nafarroako Unibertsitateko Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.5 jarduketa-unitateari dagokiona. Sustatzailea Goimendi ikasle-egoitza nagusia da.

2. Sustatzaileari adieraztea ezen, obren eragina jasan dezaketen beste azpiegitura eta zortasunei dagokienez edo obrak egitea baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko dituela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Bereziki, Iruñerriko Mankomunitateak 2018ko otsailaren 5eko txostenean horretarako xedatutakoari jarraituko zaio.

3. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta espedientearen sustatzaileari, Iruñeko Udalari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Aditzera ematea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

Iruñean, 2018ko martxoaren 15ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1804812