81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 13.1 artikulua bete dadin, aditzera ematen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Cabanillasko (Nafarroa) udal bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Cabanillasko udal mugartea, El Sosal finka eta 3. eta 4. EUak kenduta.

Cabanillasen, 2018ko apirilaren 3an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1804587