81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Desafektazioa, herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2018ko martxoaren 28an egin osoko bilkura berezian, onetsi zuen, bertaratu ziren kideen gehiengo osoa zuela; 8 boto aldekoak izan ziren (PSNrenak 6, UPNrena 1, PPrena 1) eta abstentzio bat (UPNko zigengotzi batena). Hona hemen:

ERABAKIA:

Lehena.–Hasiera batean onestea herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko desafektazioa “El Vecino” bazkalekuan (10.000 m²), Cabanillasko (Nafarroa) 7. poligonoko 4110. lurzatian hain zuzen ere, osotara 10.000 m²-ko azalera, Gil Enciso Ganaderos SL-ren alde, bertan gizentzeko zerrien ustiategia paratzeko.

Bigarrena.–Aipatu azaleraren okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea, espedientean baitago.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitate honen iragarki oholean argitaratu ondotik, epe horretan alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Laugarrena.–Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Cabanillasen, 2018ko apirilaren 3an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1804585