81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Zuzeneko trukatze espedientea, 5. poligonoko ondareko 554. lurzatiarena. Hasierako onespena

Alde batetik, honako hauetan ezarritakoa bete beharrez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 122. artikulua eta hurrengoak. Eta bestetik, Udalak, 2018ko martxoaren 1eko osoko bilkura arruntean, zuzeneko trukatze espedientea onetsi ondoren, Arguedasko Udalarena den Arguedasko 5. poligonoko ondareko 554. lurzatiaren 1.399,98 metro koadro trukatzeko Navarra de Suelo y Vivienda SArena den 5. poligonoko 425. lurzatiarekin, eskuratzailea zuzenbide publikoko korporazioa baita eta helburua Congelados de Navarra industria handitzea baita.

NTEOEren 130. artikuluarekin bat, zuzeneko trukatze erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taula ofizialean, jendaurrean egoteko 15 egunez.

Arguedasen, 2018ko apirilaren 3an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1804613