81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko maiatzaren 25ean bukatuko dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2018. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko apirilaren 24an pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2018ko apirilaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1804764