81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Deialdia, Uraren Zerbitzuko arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Alkatetzak 2018ko martxoaren 26an emandako ebazpenaren bidez deialdia onetsi zen, Valtierrako Udaleko Uraren Zerbitzuko arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Honako hauek dira deialdiaren oinarriak:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak:

1.1. Deialdi honen xedea da Uraren Zerbitzuko arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea, Valtierrako Udalaren zerbitzuko plantillako langileekin, deialdi honetan eskatutako baldintzak frogatzen badituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluan ezarri moduan. Langile horiek udal honen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoan azaltzen dira.

1.2. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak igoera honen aurretik zuen lanpostuaren adskripzioa, ezta araubide juridikoa ere. Halaber, Gizarte Segurantzaren eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko du.

1.3. Lanpostuak C mailako lansariak izango ditu, baita plantilla organikoan jasotzen diren osagarri guztiak ere, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan eta Valtierrako Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.4. Lanorduen banaketa zerbitzuaren beharren araberakoa izango da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

Orokorrean, goizeko txandan izango da. Edonola ere, espresuki hartuko da kontuan, antolamendu eta kudeaketa sistemen arabera, zerbitzuak txandaka emateko aukera, goiz eta arratsaldeko txandatan, astelehenetik ostiralera. Urteko lanorduen kopurua 1.592 da, edo Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ezarritakoa.

Lanaldi partzialak ere ezartzen ahalko dira, beharrezkoa bada.

2.–Eginkizunak:

2.1. Izendatua gertatzen denak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

–Hornidura eta Saneamendu Zerbitzuari atxikitako langileen erantzule zuzena izango da, haiek finkoak nahiz aldi baterakoak edo azpikontratatuak izan.

–Hornidura eta saneamendu sare guztien erabilera, puntuan jartzea eta mantentze-lana antolatu, banatu eta kontrolatuko ditu, baita bere kargupeko langileen lan eta zereginak eta haien errendimendua ere.

–Udal instalazioetako lanak eta funtzionamendua kontrolatuko ditu, eta hornidura eta saneamenduko sare zerbitzuak egiteko kontrataturiko enpresen funtzionamendua gainbegiratuko.

–Bere lantaldea koordinatuko du Zerbitzu Anitzetako Lantaldeko gainerako atalekin, zerbitzua hobeki kudeatzeko eta eraginkorragoa izan dadin.

–Egin beharreko lanen artean lehentasunak finkatuko ditu, alkatearekin edo hark eskuordetutako pertsonarekin batera.

–Bere zerbitzuko makineria guztiak, erremintak, ibilgailuak etab. zaindu eta kontrolatuko ditu.

–Laneko segurtasun eta higieneko arauak kontrolatuko ditu.

–Bere maila eta kategoriaren barnean agintzen zaizkion gainerako guztiak beteko ditu.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak:

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Valtierrako Udaleko D mailako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea.

b) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua duela frogatzea.

c) Goi mailako Batxilergo, bigarren graduko Lanbide Heziketa edo haien balio bereko tituluaren jabe izatea, gutxienez.

Baldintza hori bete ezean, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua duela frogatu beharko da.

d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

g) B motako gidabaimena izatea.

3.2. Aurreko baldintzak deialdi honetan jasotako epean eta moduan frogatu beharko ditu gainditu ondoren lanpostua eskuratzen duen izangaiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean betetzen direla ulertuko da, baita hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte ere.

4.–Eskabideak:

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Valtierrako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean eta azken eguneko 14:00ak arte. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarritako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko.

Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izan beharko dira, eta harekin batera erantsiko dira eskatzailearen NANaren fotokopia eta gutxienez Goi mailako Batxilergo, bigarren graduko Lanbide Heziketa edo haien balio bereko tituluaren jabe dela frogatzen duen agiria edo, bestela, Valtierrako Udalean egiazki emandako zerbitzu-urteak frogatzen duen agiria.

4.2. Eskabidearekin batera, era berean, lehiaketako baremoaren irizpideen arabera baloratu beharreko merezimendu guztien egiaztagiriak ere aurkeztuko dituzte.

Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia egiaztatuarekin modu sinesgarrian frogaturik ez dauden merezimenduak.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.4. Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emango du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak:

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkate udalburuak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emango du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta ondoko hamar egun baliodunean erreklamazioak aurkeztu ahalko dira eta, akatsik egin bada, zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6.–Epaimahaia:

6.1. Hauek izango dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Victoria Montori Mateo, Valtierrako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Irene Castillejo Cizaurre, Valtierrako Udaleko lehen alkateordea.

1. epaimahaikidea: Ramón Domínguez, Arguedasko Udaleko Uren Brigadako koordinatzaile burua.

Ordezkoa: Joaquín Aliaga Montes, Arguedasko Udaleko udal arkitekto teknikoa.

2. epaimahaikidea: Jose Luis Mendivil Ochoa, Alesbesko Udaleko Obretako Brigadako koordinatzaile burua.

Ordezkoa: Matilde Jiménez Ochoa, Valtierrako Udaleko udal arkitektoa.

3. epaimahaikidea: Sonia Cordón Medrano, Valtierrako Udaleko kontu-hartzaile eta udal langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Blanca Esther Pérez Rodrigo, udaleko administrari-ofiziala eta langileen ordezkaria.

4. epaimahaikide eta idazkaria: Leyre Iribarren Gil, Valtierrako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Carmen Chueca Murillo, Castejongo Udaleko idazkaria.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emango diote laguntza epaimahaiari.

6.2. Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

7.–Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena:

7.1.1. Lehiaketaldia.

Izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, II. eranskineko baremoaren arabera.

Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egiterakoan aurkeztu eta frogatu beharko dira merezimendu guztiak, agirien bidez. Agiriok jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak izan beharko dute, bestela, aurkeztu gabetzat joko dira.

Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Valtierrako Udalaren iragarki oholean eta www.valtierra.es Udalaren web-orrian, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.

Epaimahaiak ezin izango du, inola ere, aurkeztu gabeko edo agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik kontuan hartu.

Lehiaketaldiko puntuazioa, guztira, 20 puntu izango da gehienez.

7.1.2. Oposizioaldia.

Lehiaketaldiaren balorazioa egin ondoren egingo da oposizioaldia.

Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dira:

Lehenengo proba. Ariketa teorikoa:

Ariketa idatzi bat izango da eta, hartan erantzun beharko dira epaimahaiak deialdi honen III. eranskineko gaiez prestatzen dituen 40 galdera, test motakoak. Gehienez ere 20 puntu lortuko dira eta, gutxienez, 10 puntu lortu beharko dira.

Erantzun okerrak ez dira kontuan hartuko.

Bigarren proba. Ariketa praktikoa:

Epaimahaiak proposatutako hiru kasu praktiko argitu beharko dira, egin beharreko lanarekin zerikusia dutenak. Gehienez ere 60 puntu lortuko dira, eta atal hau gainditzeko, gutxienez, 30 puntu beharko dira.

Proba praktikoak egiteko, epaimahaiak eskatzen ahal dizkie izangaiei probak egiteko beharrezkoak diren tresnak eraman ditzatela azterketaren egunean.

Oposizioaldian gehienez ere 80 puntu lortu ahalko dira, eta baztertuta geratuko dira gutxienez 40 puntu eskuratzen ez dituzten oposiziogileak.

Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta haietara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala daramatela agertu beharko dute. Proba horien gehieneko iraupena epaimahaiak zehaztuko du, haiek hasi aurretik. Probetara agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.2. Azken balorazioa.

Lehiaketaldiko nahiz oposizioaldiko atal guztietako emaitzak baturik puntuaziorik handiena eskuratzen duen izangaia izango da hautatua.

8.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena:

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatu ondotik, epaimahaiak lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda (lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan guztira lortutako puntuazioaren ordenean) argitara emango ditu Valtierrako Udalaren iragarki oholean eta www.valtierra.es Udalaren web-orrian, eta Alkatetzari igorriko dio, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena egin dezan. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian Administrazio Publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

8.2. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean, proposatutako izangaiak deialdiaren 3. oinarrian eta merezimenduei buruzko 4.2 atalean ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Valtierrako Udalaren bulegoetan, bai eta agiri hauek ere:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo kopia behar bezala konpultsatua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edo, bestela, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua duela frogatzen duen agiria.

c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

Aurkezten den dokumentazioa jatorrizkoa edo kopia konpultsatua izango da.

8.3. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, ezin izango da izendatu, eta haren jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

8.4. Aurreko apartatuan ezarritakoa gertatuz gero, puntuazioen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.

9.–Izendapena:

9.1. Hautapen prozesua amaitutakoan, eta izangaiak 8.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Valtierrako Udaleko alkate udalburuak Valtierrako Udaleko Uraren Zerbitzuko arduradun izendatuko du. Lanpostua C mailakoa da.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean emango da argitara eta ondorio ekonomiko eta administratiboak sortuko ditu ebazpenean zehazten den egunetik aurrera.

9.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan, eta ezinbestekoa izan ezik, izendatuak ez badu lanpostuaren jabetza hartzen, Valtierrako Udaleko C mailako funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10.–Errekurtsoak:

Deialdi honen, bere oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritu den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita; aurretik, dena dela, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, hautara, erabaki hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Valtierran, 2018ko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduen balorazioa

1.–Esperientzia:

1.1. Nafarroako administrazio publikoetan uraren zerbitzuetako arduradun lanpostuan zerbitzu emateagatik: 2 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu. Emandako urteak osoak ez badira, proportzioan kontatuko dira.

2.–Prestakuntza:

2.1. Lanpostuan bete beharreko eginkizunekin lotura duten ikastaroengatik (gehienez ere: 10 puntu).

Ikastaro bakoitza gutxienez 4 ordukoa izango da eta 0,25 puntu kontatuko dira. Ordu gehiagoko ikastaroetan 0,0625 puntu kontatuko dira ordu gehigarri bakoitzeko.

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Laneko segurtasun eta higieneko neurriak.

2. gaia.–Saneamendu eta hornidura sareen, biltontziaren eta araztegiaren kokapena eta egoera.

3. gaia.–Sareak, harguneak eta ur kontagailuak mantentzeko materialak, aparatuak eta erremintak.

4. gaia.–Herriko hoditerien lerroak, sekzioak eta kutxetak.

5. gaia.–Kontagailu motak eta irakurketak.

6. gaia.–Uraren klorazioa, maila onargarriak.

7. gaia.–Udalerriko planoetan lanpostuarekin lotura duten gaien interpretazioa.

8. gaia.–Materialaren eta tresnen bilketa. Antolaketa eta mantentze-lanak.

9. gaia.–Obrak eremu publikoan: seinaleak; saneamendu eta hornidura sareetako jarduketak.

Iragarkiaren kodea: L1804257