81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

153/2018 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta 1. modalitateko Lanbide Lantegiak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia 2018-2019 ikasturterako.

Ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta 1. modalitateko Lanbide Lantegiak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren oinarriak onetsi ziren. Haren 2. oinarriaren 3. atalean ezartzen den moduan, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez finkatuko dira ikasturte bakoitzerako prozesuaren jarraibideak eta datak, baita prozesua garatzeko beste alderdi batzuk ere.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta beste alderdi batzuk onestea. Hori guztia ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan dago jasota.

2. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan
onartzeko prozeduraren jarraibideak

Ikaspostua eskatzea.

1. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere lehentasun hurrenkeraren arabera zehaztutako sei aukera dakartzala. Inskribatzeko eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5334/Inscripcion-Formacion-Profesional-Basica

2. Inskribatzeko eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 3. eranskinean dago jasota: 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitarte (14:00ak arte).

3. Lehenik aukeratutako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da inskribatzeko eskaera.

Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

4. Inskribatzeko eskabidean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak hautatzen ahal dira soilik, edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak, betiere irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak betetzen badira. Gehienez ere 6 aukera hauta daitezke.

5. Horretarako, aurkezten den inskribatzeko eskabidean gehienez ere 6 aukera adierazi beharko dira, lehentasunaren arabera ordenatuak. Aukera bakoitzean, zikloa edo lantegia, ikastetxea edo erakundea eta hizkuntza agertu behar dira beti.

6. Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, inskribatzeko eskabidea aurkeztu ondoren inskripzioa berresten dutenek, “Inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” izeneko oinarrian ezarritakoarekin bat.

7. Ezin da eskabide bat aurkeztu Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta beste bat Lanbide Lantegietarako. Oinarrizko Lanbide Heziketan eta/edo Lanbide Lantegietan inskribatzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geldituko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

8. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

9. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek nahitaez igorri eta jakinarazi behar dute matrikulen aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen jarraibideen arabera.

Ikasle adingabeak inskribatzeko eskabideak aurkeztea, eta banantze eta dibortzio kasuetan nola jokatu.

1. Ikasle adingabeak inskribatzeko eskabideak eta banantze eta dibortzio kasuetakoak baliagarriak eta eraginkorrak izateko, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

–Bi gurasoen sinadura eraman behar du inskribatzeko eskabideak.

–Gurasoetako baten sinadura bakarrik eramaten badu inskribatzeko eskabideak, laukitxo honek markatuta egon behar du: zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin.

–Gurasoetako baten sinadura bakarrik eramaten badu inskribatzeko eskabideak, laukitxo honek markatuta egon behar du: “Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, non ondorioztatzen baita niri bakarrik dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea”. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik aterako da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Dokumentazio horretatik ez bada ateratzen bati bakarrik dagokiola erabakia hartzea, eskabidea tramitatuko da baldin eta ulertzen bada bi gurasoek onartzen dutela Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 13ko 112/2013 Foru Aginduaren 1. eranskineko 1. jarraibidean ezarritako irizpideak erabiliz (foru agindu horren bidez jarraibide batzuk onetsi ziren unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoentzat banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez), eta, orobat, ondorioztatzen bada aurkeztutako dokumentazioarekin hori frogatuta gelditu dela.

2. Gainerako kasuetan, errekerimendua eginen zaio eskatzaileari inskribatzeko eskabidea osa dezan, ohartaraziz eskaera bertan behera geldituko dela baldin zehazten zaion epean osatzen ez badu.

Inskribatzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Inskribatzeko eskabidearen ereduan adierazten dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko eskabideari honako dokumentazio hau atxiki behar zaio inskripzioa egiteko epean, hots, 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era arte (14:00ak arte):

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartua izateko prozedura arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 10. oinarrian ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatearen ziurtagiria, edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea izatearen ziurtagiria.

3. Horrez gain, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da 2018ko ekainaren 29ra bitarte (14:00ak arte):

–Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa antolatu eta garatzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduan ezarritako ereduaren araberakoa.

Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea, ebazpen honen “Inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” izeneko oinarrian xedatutakoarekin bat. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.

–Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen Hezkuntzako kontselariaren ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

–Azken ikasturteko bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa, ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

4. Ikaspostuak erreserbatzeko kasuei dagokien dokumentazioa eskura ez badu inskribatzeko eskabideak aurkezteko ezarritako datetan (2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1eko 14:00ak arte), 2018ko ekainaren 29ra arte (14:00ak arte) aurkezteko aukera emanen da.

5. Inskripzioa berretsita ere Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez duten ikasleen kasuan, prozesuan parte hartzeko sarrera nota 0 izanen da.

Orobat, inskripzioa berretsita ere bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez duten ikasleen kasuan, ikasmailako eskola guztien %80tik beherako bertaratzea izan dutenekin hartuko dute parte.

Inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena.

1. Inskripzioa berresteko, ikasleek “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” aurkeztu behar dute, oso-osorik beteta; horren ondorioz, izangaiak onarpen prozesuan parte hartuko du, eta eskatutako aukeretako batean ikaspostua lortzen ahalko du.

Hau da, inskribatzeko eskabidea 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitarte aurkezten duen izangaiak inskripzioa berresten ez badu oinarri honen 3. atalean ezarritako egunetan (“Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” aurkeztu ez badu), ez du onarpen prozesu horretan parte hartuko, eta, horrenbestez, inskribatzeko eskabidean aipatzen diren aukeretan ez du ikaspostua lortzen ahalko.

2. Ikasleak inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean berretsi beharko du inskripzioa.

3. Inskripzioa berresteko datak hauek izanen dira:

a) Inskripzioa egiteko egunetan “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” daukaten ikasleek: 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era (14:00ak arte).

Ikasleek inskribatzeko eskabidearen fotokopia zigilatua jasoko dute, sarrera data adierazita, kasuan kasuko aukeretarako onarpen prozesuan parte hartuko dutela berretsi izanaren frogagiri gisa balioko duena.

b) Inskripzioa egiteko egunetan “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” ez daukaten ikasleek: 2018ko ekainaren 29ko 14:00ak arte.

Ikastetxeek ziurtagiri bat emanen diete ikasleei, inskripzioa berretsi izana frogatzen duena, eredu ofizialaren araberakoa, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5334/Inscripcion-Formacion-Profesional-Basica

4. Inskripzioa berresteko prozedura hau da:

a) 2017-2018 ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” eman beharko dio ikasleari, oso-osorik beteta, ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat.

b) Ikasleak inskribatzeko eskabidea aurkezten duen ikastetxe berean aurkeztu beharko du “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena”, dela 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era arte, dela 2018ko ekainaren 29ko 14:00ak arte.

5. Ikasleak inskripzioa berresten ez badu, ez du ikasposturik lortzerik izanen inskribatzeko eskabidean adierazitako zikloetan, ikasle horiek parte hartzen ez dutelako ziklo horietan onartzeko prozesuaren epe arruntean.

6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxeek ahalbidetu beharko dute 2017-2018 ikasturtean han matrikulaturik dauden ikasleek berrets dezaten egin duten inskripzioa, baldin eta ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren ezarritako prozeduraren arabera Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko proposatuak izan badira eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatu badira. Horretarako, ikastetxeek “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” eman beharko diete beren ikasleei, jarraibide honen 3. atalean adierazitako egun eta orduak baino lehenago, behar bezain garaiz.

Sarrera nota kalkulatzea eta Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan inskribatzen diren ikasleen 2017-2018 ikasturteko bertaratze portzentajea frogatzea.

1. Onarpen prozeduran erabiliko diren sarrera notak kalkulatzeko, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian eta hura garatzeko arauetan ezartzen denari jarraikiko zaio, honako honen arabera:

a) Ikaslea 2017-2018 ikasturtean DBHko 2. maila ikasten ari bada, sarrera nota DBHko 2. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.

b) Ikaslea 2017-2018 ikasturtean DBHko 3. maila ikasten ari bada, sarrera nota DBHko 3. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.

c) Ikaslea 2017-2018 ikasturtean DBHko 4. maila ikasten ari bada, sarrera nota DBHko 4. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.

d) Ikaslea 2017-2018 ikasturtean IEHPko (Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Prgrama) 2. maila ikasten ari bada, sarrera nota IEHPko 2. maila horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, halakorik bada.

e) Ikaslea 2017-2018 ikasturtean IEHPko 3. maila ikasten ari bada, sarrera nota IEHPko 3. maila horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, halakorik bada.

f) Ikaslea 2017-2018 ikasturtean CEP bat (Curriculum Egokituko Programa) ikasten ari bada, sarrera nota CEP horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, halakorik bada.

2. Ikaslea 2017-2018 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeak kalkulatu beharko du sarrera nota.

3. Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian ezarritakoaren arabera kalkulatuko da bertaratze portzentajea. Portzentaje hori frogatzeko orduan, eskolara ez joatea justifikatua dagoenean eskolara joan izan balitz bezala kontatuko da.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten dituzten ikastetxeek ahalbidetu beharko dute 2017-2018 ikasturtean han matrikulaturik dauden ikasleek behar den dokumentazioa aurkez dezaten 2018ko ekainaren 29ko 14:00ak baino lehen, betiere Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko proposatuak izan badira eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatu badira. Horretarako, ikastetxeek honako agiri hauek eman beharko dizkiete beren ikasleei, behar bezain garaiz:

a) Sarrera nota erakusten duen dokumentazioa.

b) Bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa.

2017-2018 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleak.

1. 2017-2018 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartzen diren eta, Nafarroan aniztasunari nola erantzun arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren 27. artikuluan ezarritako hezkuntza arloko erantzuna ematearren, Hezkuntza Departamentuak, Nafarroan aniztasunari erantzutea gobernatzen duten printzipio orokorrei jarraikiz, DBHko 2., 3. edo 4. mailan edo baliokideetan eskolatzen dituen ikasleek aukera izanen dute Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko eskabidea aurkezteko, betiere irakaskuntza horiek hasteko baldintzak betetzen badituzte.

2. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta 2017-2018 ikasturtean DBHko 2. mailan ohiko bidetik eskolatu diren ikasleek, baita ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa batean edo curriculum egokituko programa batean eskolatu direnek ere, 2. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.

3. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta 2017-2018 ikasturtean DBHko 3. mailan ohiko bidetik eskolatu diren ikasleek, baita ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa batean edo DBHko 4. mailan eskolatu direnek ere, 1. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik edota hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.

1. Desgaitasuna izateagatik edo goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea izategatik ikaspostuak gordetzeko aukera egiten duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa eta gorde beharreko ikaspostuak esleitzeko irizpideak hemen agertzen dira: Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” tramiteen fitxa, zeina helbide honetan baitago:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5334/Inscripcion-Formacion-Profesional-Basica

2. Ikaspostua gordetzeko eskatzen duten ikasleek 2018ko ekainaren 29ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute horretarako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa, inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

3. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagogatik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiagatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik.

Jaiegunak.

Ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Hasiera egunaren” eta “Bukaera egunaren” arteko egunen bat, biak barne, jaieguna bada ikastetxe batean, ulertuko da jai ez den hurrengo egunera edo egunetara aldatuko dela. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

Onartzeko baremoa.

1. Barematzeko irizpideek eta erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarritako prozedurak jendaurrean egon beharko dute.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

Zozketa.

2018-2019 ikasturterako, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian egin zen berdinketak hausteko zozketa, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren oinarrietan aipatzen dena, eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko da zerrendetan, Educa aplikazioan, behar den kasuetan. Zozketa hori 2018ko otsailaren 13an egin zen.

Sartu berrientzako ikaspostuen banaketa Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan.

1. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, honako hau izanen da, oro har, sartu berrientzako 14 ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamalau

9

5

1. sarrera taldea: DBHko 3. maila, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako 3. maila edo DBHko 4. maila egin duten ikasleak, betiere arauak ezarritako beste bi baldintzak betetzen badituzte: 2017. urtean 15, 16 edo 17 urte betetzea eta irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana.

2. sarrera taldea: Curriculum Egokituko Programa bat, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako 2. maila edo DBHko 2. maila egin duten ikasleak, betiere arauak ezarritako beste bi baldintzak betetzen badituzte: 2017. urtean 15, 16 edo 17 urte betetzea eta irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana. CEParen antzera antolatutako taldeak CEPak balira bezala hartuko dira.

2. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa ziklo bateko lehen ikasmailan ikasle sartu berrientzako kopurua14tik beherakoa denean, honako hau izanen da, oro har, ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamahiru

8

5

Hamabi

8

4

Hamaika

7

4

Hamar

7

3

Bederatzi

6

3

Zortzi

6

2

Zazpi

5

2

3. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan sartu berrientzako ikaspostuen kopurua 14tik gorakoa denean, 16 ikasle arte gehienez, honako hau izanen da, oro har, ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamabost

10

5

Hamasei

10

6

Sartu berrientzako ikaspostuak aditzera ematea.

1. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 6. atalean ezarritakoa garatuz, ikastetxeetako zuzendaritzek 2018ko ekainaren 29ko 14:00ak baino lehen aditzera eman beharko dute, EDUCAn horretarako berariaz prestatutako prozeduraren bidez, zenbat diren sartu berrientzako ikaspostuak eskaintzen duten Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo eta talde bakoitzean, Hezkuntza Departamentuak adostasuna eman dezan.

Ikasleak onartzeko prozesuaren araudia. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional.

Interesdunek EDUCAn kontsulta ditzakete zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda 2018ko uztailaren 5ean argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, 2018ko uztailaren 5etik 11ra bitarte (14:00ak arte).

4. Onarpen prozesuaren epe arruntean, onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: 2018ko uztailaren 13an argitaratuko da. Behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2018ko uztailaren 16tik 19ra bitarte (14:00ak arte).

b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: 2018ko uztailaren 23an argitaratuko da. Behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2018ko uztailaren 24tik 27ra bitarte (14:00ak arte).

Data horiek aginduzkoak dira. Data horietako bat jaieguna baldin bada ikastetxea kokatuta dagoen herrian, herriko jai nagusiak izateagatik, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar den publizitatea emanen zaio aldaketari.

Aurrekoan oinarrituta, Tuterako ETI IBPan, Tuterako “El Castillo” Lantegi Eskolan, San Adriango Ega BHIan eta Elizondoko Lanbide Eskola IBPan, behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula 2018ko uztailaren 24tik 31ra bitarte eginen da (14:00ak arte).

5. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharreko jarduketa.

1. Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 5. eta 6. oinarrietako 7. atalean ezarritakoa garatuz, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik, jarraibide hauen arabera jokatuko da.

2. Onarpen prozesuaren epe arrunteko behin betiko 1. eta 2. zerrendetan esleitu ez diren eta bete ez diren ikaspostuak, sarbide taldea edozein dela ere, multzokatuko dira gero esleitzeko.

Ikaspostu horien esleipen prozesuan parte hartuko dute inskripzioa epe arruntean egin eta berretsi arren ikaspostua lortzen ez dutenek, inskripzioa epe barruan egin baina, berretsita izan ez arren, 2018ko abuztuaren 29ko 14:00ak baino lehen berresten dutenek (“Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” aurkeztuz inskripzioa egin zen ikastetxean) eta, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean matrikulatuta egonda ere, “aukera hobetzea” hautatu dutenek.

3. Multzokatuta eskaintzen diren ikaspostu horiek esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Lehenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 3. maila egiten ari direnak, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 3. maila, Curriculum Egokituko Programa bat edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 2. maila, aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan edo gehiagotan izan direla.

b) Bigarrenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 2. edo 4. maila egiten ari direnak, aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan edo gehiagotan izan direla.

c) Hirugarrenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 3. maila egiten ari direnak, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 3. maila, Curriculum Egokituko Programa bat edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 2. maila, aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan baino gutxiagotan izan direla.

d) Laugarrenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 2. edo 4. maila egiten ari direnak, aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan baino gutxiagotan izan direla.

4. Aurreko atalean xedatutako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenik: Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko notaren arabera.

b) Bigarrenik: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2018-2019 ikasturteko onarpen prozeduraren barruan, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

5. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura hasi aurretik, onartuen zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 3. zerrenda: 2018ko abuztuaren 31n argitaratuko da. Behin betiko 3. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2018ko irailaren 3tik 5era bitarte (14:00ak arte).

b) Onartuen behin betiko 4. zerrenda: 2018ko irailaren 7an argitaratuko da. Behin betiko 4. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2018ko irailaren 10etik 12ra bitarte (14:00ak arte).

Data horiek aginduzkoak dira. Data horietako bat jaieguna baldin bada ikastetxea kokatuta dagoen herrian, herriko jai nagusiak izateagatik, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta ikastetxeak behar den publizitatea emanen dio aldaketari.

6. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

7. Jarraibide honetan aipatzen den onartuen 4. zerrendari dagokion matrikulazioa bukatu ondoren, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du zenbat ikaspostu gelditu diren hutsik ziklo eta talde bakoitzean, eta ikaspostu horiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira.

Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

1. Matrikula formalizatzeko, ikasleek matrikula inprimakia bete beharko dute; bertan, ikastetxeak eskatzen duen informazioaz gain, adierazitako oinarrizko informazioa jaso beharko da, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxan jasotakoaren arabera; helbide honetan dago fitxa:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5334/Inscripcion-Formacion-Profesional-Basica

2. Honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

–NANaren, AIZren, AITaren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatu eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek ikasketa hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasleei, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean ikaspostua lortuz gero, baja emanen zaie DBHko matrikulan, heziketa zikloan matrikula formalizatzen dutenean.

Matrikula: aukera hobetzea.

1. Ikaspostua, aurreneko aldiz, inskripzio inprimakian lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula formalizatzen duenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukera izatea onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, onarpen prozesuaren epe arrunteko onartuen 2. zerrendan eta onartuen behin betiko 3. eta 4. zerrendetan (ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik prestatzen direnetan).

2. “Aukera hobetzea” erabiliz, ikaspostua inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitakoez beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula berria formalizatzen dutenean:

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar ikaspostua lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean, onartuen hurrengo behin betiko zerrendei jarraikiz, betiere onartuen behin betiko zerrendaren bat argitaratu gabe baldin badago ikaspostu hutsak esleitzeko prozesuaren aurretiko prozesuaren barruan.

3. Matrikula berria egiteko, ziklo edo lantegi berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute ikasleek. Kasu horietan, ikaslea zer ikastetxetan matrikulatu den aurretik, ikastetxe horrek matrikula egiterakoan aurkeztutako dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.

4. Matrikula formalizatzean, inskribatzeko eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ezin izanen dute “aukera hobetzea” hautatu matrikulan, lehenengo aukeran lortu dutelako ikaspostua.

5. Onartuen behin betiko 4. zerrendan (ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharrekoa) ikaspostua “aukera hobetzea” erabiliz edo aurrenekoz lortzen duten ikasleek, matrikula formalizatzean, ezin izanen dute “aukera hobetzea” adierazi, zerrenda horrekin amaitzen direlako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurreko onarpen prozesuko ikaspostuen esleipenak.

Onartuen behin betiko 4. zerrenda horri dagokion matrikula egin ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran esleituko dira.

Onarpen prozesutik kanpo uztea.

1. Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoa garatuz, ikaspostua lortu eta horretarako ezarritako datetan hartan matrikulatzen ez diren ikasleak onarpen prozesutik kanpo utziko dira, ondotik adierazten den moduan.

2. Onartuen behin betiko 1., 2., 3. edo 4. zerrenda erabiliz ikaspostua eskabidean lehenetsitako aukeretako batean aurrenekoz lortzen duten ikasleak, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, onarpen prozeduratik erabat kanpo utziko dira, ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2. atalean xedatutakoarekin bat, eta ez dute aukerarik izanen, beraz, prozedura horren epe arruntean beste ikasposturik lortzeko.

3. Onartuen behin betiko 2. edo 3. zerrendetan “aukera hobetzea” erabiliz, eskabidean lehenetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, eta, horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta esleitutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak.

Ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoari jarraikiz, ikasle horiek ez dira geldituko onarpen prozeduratik kanpo, baina ez dute onartuen hurrengo behin betiko zerrendan parte hartuko, baldin eta egiten duten aukera lortutako ikaspostu berriari dagokiona bada. Nolanahi ere, zilegi izanen dute beste lanpostu bat aukeratzea ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuko onartuen behin betiko hurrengo zerrendei jarraikiz, baldin eta eskabidean adierazitako beste aukera batean baldin bada.

4. Onartuen behin betiko 4. zerrendan “aukera hobetzea” erabiliz, eskabidean lehenetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, eta, horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta esleitutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak, baina ez dira onarpen prozeduratik baztertuko. Ez dago beste ikaspostu bat aukeratzeko modurik, izan ere, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuan ez dago onartuen zerrenda gehiagorik.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako gelditzen diren ikaspostu hutsak.

1. Hezkuntza Departamentuak 2018ko irailaren 17an zehaztuko du zenbat ikaspostu huts dauden eskainitako ziklo/lantegi eta talde bakoitzean.

2. Ikaspostu huts horiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura baten bitartez eskainiko dira, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskabidea ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:

–Inskripzio eskabidea epe arruntean aurkezturik, ikaspostua lortzen ez dutenek.

–Inskripzio eskabidea epe arruntean aurkezten ez dutenek.

–Onarpen prozeduran onartuak izanda ere, matrikula formalizaten ez dutenek edo ikaspostuari uko egin diotenek.

2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan edo Lanbide Lantegietan, 2018-2019 ikasturterako onarpen prozesuan, ikaspostua lortu eta ikaspostu horretan matrikulatu diren ikasleek ez dute aukerarik izanen ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura honetan parte hartzeko.

3. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere lehentasun hurrenkeraren arabera zehaztutako hamar aukera dakartzala. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5334/Inscripcion-Formacion-Profesional-Basica

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 2. eranskinean dago jasota: 2017ko irailaren 18an eta 19an (14:00ak arte).

5. Lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren eskaera.

Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

6. Ikastoki hutsak esleitzeko prozeduran, ezin da eskabide bat aurkeztu Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta beste eskabide bat Lanbide Lantegietarako. Oinarrizko Lanbide Heziketan eta/edo Lanbide Lantegietan inskribatzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

7. Ezin da eskabiderik aurkeztu ikastetxe eta ziklo/lantegi batean ez badago ikaspostu hutsik.

8. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

9. Ikasleak onartzeko epe arruntean inskribatu eta inskripzioa berresten duten ikasleek ez diote dokumentazio osagarririk erantsi beharko ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren eskabideari.

10. Epe arruntean inskribatu bai baina, “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” ez aurkezteagatik, inskripzioa berresten ez duten ikasleek honakoa erantsi beharko diote ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari:

–“Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena”, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak arautzen dituen ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduan ezarritako ereduaren eta prozeduraren araberakoa.

–Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

–Azken ikasturteko bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

11. Epe arruntean inskribatzen ez diren ikasleek, aurreko atalean aipatutakoaz gain, dokumentazio hau erantsi beharko diote ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko zerrendak. Matrikula. Aukera hobetzea. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo uztea.

1. Onartuen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren emaitzen berri emateko bitarteko ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:

https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/formacion-profesional

Interesdunek EDUCAn kontsulta ditzakete zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Gutxienez, onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda: 2018ko irailaren 24an argitaratuko da. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2018ko irailaren 25ean eta 26an, 14:00ak arte.

b) Kasua bada, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda: 2018ko urriaren 1ean argitaratuko da. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2018ko urriaren 2an eta 3an, 14:00ak arte.

3. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek matrikula formalizatu beharko dute, eta horretarako “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendari jarraikiz ikaspostua beren lehenengo aukera ez den beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat adierazi beharko dute matrikula formalizatzen dutenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendan, uko egitea beste ikaspostu bat lortzeari eskabidean hobetsitako aukeretako batean.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, beste ikaspostu bat lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean.

5. “Aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikula berria egiteko, ziklo edo lantegi berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikaslea zer ikastetxetan matrikulatu den aurretik, ikastetxe horrek matrikula egiterakoan aurkeztutako dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.

6. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ikaspostua lortzen duen ikaslea, dela aurrenekoz, dela “aukera hobetzea” erabiliz, matrikulatzen ez bada horretarako ezarritako datetan, matrikula egina duen ikaspostua galduko du, bai eta lortutako ikaspostu berriaren eskubide guztiak ere, eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo utziko da.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloen eskaintza.

Talde batean inskribatuen kopurua hamarretik beherakoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak eskaintza bertan behera utz dezake, beste aldagai batzuk ere kontuan hartuta. Aldagai horiek dira, besteak beste, kasuko taldean matrikulak izan duen bilakaera historikoa, lurralde, hezkuntza eta gizarte kohesioko irizpideak, eta Nafarroako ekoizpen eta zerbitzu sektoreak kontuan hartzea.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1. Epetik kanpora eskolatu eta matrikulatu nahi duten ikasle berrien kasuan, ikastetxeak egin beharko du matrikulazio eskaera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloaren bidez, eta organo horrek erabakiko du bidezkoa den edo ez eskatutako matrikula.

2. 2018-2019 ikasturtean ikasketa berberak beste ikastetxe batean egiten ari den ikasleak bere matrikula tokiz aldatzea eskatuz gero, ikasturteko edozein unetan eskolatzen ahalko da ikastetxe berrian, baldin eta han ikaspostu hutsik badago eta, aldi berean, baldintza hauek betetzen badira:

–Ikasleak sartzeko baldintzak betetzea.

–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa gertatzea.

Horretarako, eskatzaileak dagokion ikastetxean egin beharko du eskaera, eta horrek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari jakinaraziko dio, matrikula egiteko baimena eman dezan, hala behar izatera.

3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak ere eman dezake ikasturtean zehar ikastetxez aldatzeko baimena, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

2017-2018 ikasturtean Curriculum Egokituko programa bat irabazi-asmorik gabeko erakunde batean egiten duten ikasleak: prozedura egokitzea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozesuan inskribatzeko.

1. Ikasle horiek Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartua izateko prozesuan inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:

a) Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa egin arte, CEPa garatzen duen entitateko irakasle-taldeak inskripzioaren txosten-proposamena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako proposatutako inskripzioa neurri egokia dela ikasleak gaitasunak eskuratzeko, horretarako arazoiak emanez. Tutoreak eginen du txosten-proposamena, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 1. eranskineko ereduaren arabera, eta CEPa garatzen duen entitateko zuzendariari bidaliko zaio.

Entitateko zuzendaria harremanetan jarriko da ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariarekin, Oinarrizko Lanbide Heziketan onartua izateko prozesuan inskribatzeko prozeduraren hasieraren berri emateko.

b) Aholku orientatzailea: entitateko zuzendariak entitateko orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezala. Aholkuaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez; Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak arautzen dituen ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 2. eranskineko ereduaren arabera eginen da, eta entitateko zuzendariari bidaliko zaio. Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko orientatzaileak ere sina dezake aholku orientatzailea.

c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: entitateko zuzendariak irakasle-taldearen txosten-proposamena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko edo entitateko zuzendaritza-taldeko kide bat gutxienez eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduran inskribatzea komenigarria dela planteatzeko. Bilera bukatzean, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 3. eranskineko ereduari jarraikiz, helburu hauekin:

–Aurkeztutako proposamenaren eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen ezaugarrien berri eman dietela adierazteko.

–Proposamena onartzen dutenetz adierazteko.

–Proposamenarekin lotura duten alderdien gaineko alegazioak egiteko.

d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: entitateko zuzendariak Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 4. eranskineko ereduaren arabera eginen du proposamena, eta, berak eta ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariak sinatu ondoren, entitateko ikuskatzaileari bidaliko dio; horrek aztertuko du indarreko araudian zehaztutako sartzeko baldintzak eta prozedura betetzen ote diren, aholku orientatzailean proposatzen ote den ikaslea inskribatzea eta, orobat, gurasoek edo legezko tutoreek onartzen duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko prozeduran inskribatzeko proposamena. Inskripzioaren azken proposamena aztertuta eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ikaslea den erabakita, ikuskatzaileak entitateko zuzendariari eta ikaslea matrikulatutako dagoen ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko die onartu den ala ez inskripzioaren azken proposamen hori.

2. Entitateko zuzendariak ikasleari emanen dio, eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei, “Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko azken proposamena” izeneko agiria. Prozedurak garaiz bukatu behar du, ikasleak denbora izan dezan kasuan kasuko ikasturterako ezarritako epean inskripzioa berresteko.

Jakinarazpenak egiteko bideak.

–Helbide elektronikoak:nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es.

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 426617.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 426977.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 426557.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala: 848 426628/ 848 426036.

–Faxa: 848 426987.

2. ERANSKINA

1. modalitateko Lanbide Lantegietan oartzeko prozeduraren jarraibideak

Ikaspostua eskatzea.

1. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere lehentasun hurrenkeraren arabera zehaztutako sei aukera dakartzala. Inskribatzeko eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Lantegietan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5354/Inscripcion-Talleres-profesionales

2. Inskribatzeko eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 3. eranskinean dago jasota: 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitarte (14:00ak arte).

3. Lehenik aukeratutako Lanbide Lantegia eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da inskribatzeko eskaera.

Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

4. Inskribatzeko eskabidean Lanbide Lantegiak hautatzen ahal dira soilik, edo Lanbide Lantegiak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak, betiere irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak betetzen badira. Gehienez ere 6 aukera adieraz daitezke.

5. Horretarako, aurkezten den inskribatzeko eskabidean gehienez ere 6 aukera adierazi beharko dira, lehentasunaren arabera ordenatuak. Aukera bakoitzean, lantegia edo zikloa, ikastetxea edo erakundea eta hizkuntza agertu behar dira beti.

6. Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, inskribatzeko eskabidea aurkeztu ondoren inskripzioa berresten dutenek, “Lanbide Lantegietarako inskripzioa berrestea” izeneko oinarrian ezarritakoarekin bat.

7. Ezin da inskribatzeko eskabide bat aurkeztu Lanbide Lantegietarako eta beste bat Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako. Lanbide Lantegietan eta/edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

8. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxe eta erakundeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

9. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek eta erakundeek nahitaez igorri eta jakinarazi behar dute matrikulen aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen jarraibideen arabera.

1. modalitateko Lanbide Lantegietan sartzeko baldintzen garapena.

1. Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, “1. modalitateko Lanbide Lantegian” sar daitezke, besteak beste, aipatutako titulazio ezaren betebeharra betetzeaz gain Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean 16 urte betetzen dituztenak, betiere CEP bat, IEHP bat edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat ikasten ari badira edo beste hezkuntza sistema batetik badatoz.

2. Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak aniztasunari erantzuteko neurriak dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren eta hirugarren ikasmailetan gauzatzen direnak, baita IEHPko 2.ean eta 3.ean ere. Curriculum Egokituko Programak ere (CEPak, alegia) aniztasunari erantzuteko neurriak dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasmailan gauzatzen direnak.

3. Aniztasunari erantzuteko berariazko neurri hauek ez dira ikastetxe guztietan ezarri; horregatik, zilegi da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle batzuk Lanbide Lantegian sartzeko izangai izatea. Horrenbestez, xedatu da ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritako titulazio ezaren betebeharra betetzen duten DBHko 2. mailako ikasleak ere sar daitezkeela 1. modalitateko Lanbide Lantegian, betiere Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean 16 urte betetzen badituzte.

Ikasle adingabeak inskribatzeko eskabideak aurkeztea, eta banantze eta dibortzio kasuetan nola jokatu.

Ebazpen honen 1. eranskinean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ezarritako jarraibideak aplikatuko dira.

Inskribatzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Inskribatzeko eskabidearen ereduan adierazten dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

2. 1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko eskabideari honako dokumentazio hau atxiki behar zaio inskripzioa egiteko epean, hots, 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era arte:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartua izateko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 10. oinarrian ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatearen ziurtagiria, edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea izatearen ziurtagiria.

3. Horrez gain, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da 2018ko ekainaren 29ra bitarte (14:00ak arte):

–Inskripzioaren urte naturalean 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleek, betiere 2017-2018 ikasturtean eskolatuta badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 1. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa.

“1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea, “Lanbide Lantegietarako inskripzioa berrestea” izeneko oinarrian xedatutakoarekin bat. “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.

–Inskripzioaren urte naturalean 16 urte betetzen dituzten ikasleek, betiere 2017-2018 ikasturtean IEHP batean, CEP batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan eskolaturik badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 5. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa.

“1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea. “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.

–2017-2018 ikasturtean eskolaturik ez dauden 17-21 urteko ikasleek eta beste hezkuntza sistema batetik datozen 16-21 urteko ikasleek: zinpeko aitorpena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 6. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa.

Zinpeko aitorpena aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea. Zinpeko aitorpena ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.

–Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik dagoela frogatzen duen dokumentazioa, inskribaturik egonez gero.

–Kasua bada, 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

4. Lanbide Lantegietarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez badu, ikaslea prozesuan parte hartzeko sarrera nota 0 izanen da.

Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik dagoela frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez badu, ikasleak Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik ez daudenekin hartuko dute parte.

Lanbide Lantegietarako inskripzioa berrestea.

1. Inskripzioa berresteko, ikasleek honako hauetako bat (dagokiona) aurkeztu beharko dute:

a) 1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena (Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 1. eranskina), 2017-2018 ikasturtean eskolaturik dauden 17-21 urteko ikasleen kasuan.

b) Zinpeko aitorpena (Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 6. eranskina), 2017-2018 ikasturtean eskolaturik ez dauden 17-21 urteko ikasleen kasuan eta beste hezkuntza sistema batetik datozen 16-21 urteko ikasleen kasuan.

c) 1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena (Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 5. eranskina), 2017-2018 ikasturtean CEP batean, IEHP batean, DBHko 2. mailan edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean eskolaturik dauden 16 urteko ikasleen kasuan.

Horren ondorioz, aurreko dokumentazioa aurkeztuta, izangaiak onarpen prozesuan parte hartuko du, eta eskatutako aukeretako batean ikaspostua lortzen ahalko du.

Inskribatzeko eskabidea 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitarte aurkezten duten izangaiek inskripzioa berresten ez badute –hots, aurreko a), b) eta c) ataletan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ez badute–, ez dute onarpen prozesu horretan parte hartuko, eta, horrenbestez, ez dute ikasposturik lortzen ahalko inskribatzeko eskabidean adierazitako aukeretan.

2. Ikasleak inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean berretsi beharko du inskripzioa.

3. Inskripzioa berresteko datak hauek izanen dira:

a) Inskripzioa egiteko ezarritako datetan oinarri honen 1. puntuko a), b) eta c) ataletan aipatutako dokumentazioa dutenak: 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era arte (14:00ak arte).

Ikasleek inskribatzeko eskabidearen fotokopia zigilatua jasoko dute, sarrera data adierazita, kasuan kasuko aukeretarako onarpen prozesuan parte hartuko dutela berretsi izanaren frogagiri gisa balioko duena.

b) Inskripzioa egiteko ezarritako datetan oinarri honen 1. puntuko a), b) eta c) ataletan aipatutako dokumentazioa ez dutenak: 2018ko ekainaren 29ko 14:00ak arte.

Ikastetxeek ziurtagiri bat emanen diete ikasleei, inskripzioa berretsi izana frogatzen duena, eredu ofizialaren araberakoa, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Lantegietan inskribatzea” tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5354/Inscripcion-Talleres-profesionales

4. Inskripzioa berresteko prozedura hau da:

a) 2017-2018 ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” eman beharko dio ikasleari, oso-osorik beteta, ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 1. eranskineko edo 5. eranskineko ereduen arabera. Hala bada, ikasleak zinpeko aitorpena bete beharko du, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 6. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

b) Ikasleak inskribatzeko eskaera aurkeztu zuen ikastetxean aurkeztu beharko du aurreko dokumentazioa, 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitarte, edo 2018ko ekainaren 29ko 14:00ak arte.

5. Ikasleak inskripzioa berresten ez badu, ez du ikasposturik lortzerik izanen inskribatzeko eskabidean adierazitako lantegietan, ikasle horiek parte hartzen ez dutelako onartzeko prozesuaren epe arruntean.

6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxeek erraztu beharko dute 2017-2018 ikasturtean ikastetxean matrikulaturik dauden ikasleek, Lanbide Lantegietan inskribatuz gero, inskripzioa berretsi ahal izatea. Horretarako, ikastetxeek jarraibide honetako 1. ataleko dokumentazioa eman beharko diete beren ikasleei, jarraibide honen 3. atalean adierazitako egun eta orduak ikusita behar den denborarekin.

2017-2018 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleak.

1. 2017-2018 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartzen diren eta, Nafarroan aniztasunari nola erantzun arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren 27. artikuluan ezarritako hezkuntza arloko erantzuna ematearren, Hezkuntza Departamentuak, Nafarroan aniztasunari erantzutea gobernatzen duten printzipio orokorrei jarraikiz, DBHko 2., 3. edo 4. mailan edo baliokideetan eskolatzen dituen ikasleek aukera izanen dute Lanbide Lantegietan inskribatzeko eskabidea aurkezteko, betiere irakaskuntza horiek hasteko baldintzak betetzen badituzte.

2. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta, 2017-2018 ikasturtean, DBHko ikasmailaren batean eskolatu diren ikasleek, 2018an 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen badituzte, 1. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.

3. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta, 2017-2018 ikasturtean, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa (IEHP) batean edo Curriculum Egokituko Programa (CEP) batean eskolatu diren ikasleek 2. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.

Lanbide Lantegietan inskribatzen diren 16 urteko ikasleen sarrera nota.

1. 2018an 16 urte beteak dituzten ikasleen onarpen prozeduran erabiliko den sarrera nota kalkulatzeko, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian eta hura garatzeko arauetan ezartzen denari jarraikiko zaio, honako honen arabera:

a) Ikaslea 2017-2018 ikasturtean DBHko 2. maila ikasten ari bada eta 2018. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota DBHko 2. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.

b) Ikaslea 2017-2018 ikasturtean IEHPko 2. edo 3. maila ikasten ari bada eta 2018. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota IEHPko 2. edo 3. mailako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, hala bada.

c) Ikaslea 2017-2018 ikasturtean CEP bat ikasten ari bada, sarrera nota CEP horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, halakorik bada.

d) Ikaslea 2017-2018 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bateko 1. ikasmaila ikasten ari bada eta 2018. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota kalkulatuko da, Nafarroako curriculumaren arabera, Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. ikasmaila osatzen duten modulu guztietan lortutako kalifikazioak kontuan hartuta.

2. Ikaslea 2017-2018 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeak kalkulatu beharko du sarrera nota.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxeek erraztu beharko dute 2017-2018 ikasturtean ikastetxean matrikulaturik dauden ikasleek, Lanbide Lantegietan inskribatuz gero, behar den dokumentazioa aurkeztu ahal izatea 2018ko ekainaren 29ko 14:00ak baino lehen. Horretarako, ikastetxeek dagokion sarrera nota jasotzen duen dokumentazioa eman beharko diete beren ikasleei, behar bezain garaiz.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik edota hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.

1. Desgaitasuna izateagatik edo goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea izategatik ikaspostuak gordetzeko aukera egiten duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa eta gorde beharreko ikaspostuak esleitzeko irizpideak hemen agertzen dira: Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Lantegietan inskribatzea’ tramiteen fitxa, zeina helbide honetan baitago:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5354/Inscripcion-Talleres-profesionales

2. Ikaspostua gordetzeko eskatzen duten ikasleek 2018ko ekainaren 29ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute horretarako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa, inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

3. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagogatik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, hurrengo ordenaren arabera hartuko dira kontuan gordetzeko eskatu diren ikaspostuak:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiagatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik.

Jaiegunak.

Ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Hasiera egunaren” eta “Bukaera egunaren” arteko egunen bat, biak barne, jaieguna bada ikastetxe batean, ulertuko da jai ez den hurrengo egunera edo egunetara aldatuko dela. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

Onartzeko baremoa.

1. Barematzeko irizpideek eta erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarritako prozedurak jendaurrean egon beharko dute.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

Zozketa.

Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak egina du 2018-2019 ikasturteko onarpen prozesuko berdinketak hausteko zozketa, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren oinarrietan aipatzen dena, eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko da zerrendetan Educa aplikazioan, behar den kasuetan. Zozketa hori 2018ko otsailaren 13an egin zen.

Sartu berrientzako ikaspostuen banaketa 1. mailako Lanbide Lantegietan.

1. 1. mailako Lanbide Lantegietan, honako hau izanen da, oro har, sartu berrientzako 14 ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamalau

9

5

1. sarrera taldea: 2018. urtean 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleak, betiere Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 6. oinarriaren 1.a) atalean ezarritako titulazio ezaren betebeharra betetzen badute.

2. sarrera taldea: 2018. urtean 16 urte betetzen dituzten ikasleak, betiere 2017-2018 ikasturtean CEP bat, IEHP bat, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat edo DBHko 2. maila ikasten ari badira edo beste hezkuntza sistema batetik badatoz, eta Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 6. oinarriaren 1.a) atalean ezarritako titulazio ezaren betebeharra betetzen badute.

2. 1. modalitateko Lanbide Lantegi batean ikasle sartu berrientzako kopurua 14tik beherakoa denean, honako hau izanen da, oro har, ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamahiru

8

5

Hamabi

8

4

Hamaika

7

4

Hamar

7

3

Bederatzi

6

3

Zortzi

6

2

Zazpi

5

2

3. 1. modalitateko Lanbide Lantegietan sartu berrientzako ikaspostuen kopurua 14tik gorakoa denean, 16 ikasle arte gehienez, honako hau izanen da, oro har, ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamabost

10

5

Hamasei

10

6

Sartu berrientzako ikaspostuak aditzera ematea.

Ikasturterako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 6. atalean ezarritakoa garatuz, ikastetxe edo erakundeetako zuzendaritzek 2018ko ekainaren 29ko 14:00ak baino lehen adietzera eman beharko dute, EDUCAn horretarako berariaz prestatutako prozeduraren bidez, zenbat diren sartu berrientzako ikaspostuak eskaintzen duten 1. modalitateko Lanbide Lantegi eta talde bakoitzean, Hezkuntza Departamentuak adostasuna eman dezan.

Ikasleak onartzeko prozesuaren araudia. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/formacion-profesional

Interesdunek EDUCAn kontsulta ditzakete zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Onartzen direnen behin-behineko zerrenda 2018ko uztailaren 5ean argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, 2018ko uztailaren 5etik 11ra bitarte (14:00ak arte).

4. Onarpen prozesuaren epe arruntean, onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: 2018ko uztailaren 13an argitaratuko da. Behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2018ko uztailaren 16tik 19ra bitarte (14:00ak arte).

b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: 2018ko uztailaren 23an argitaratuko da. Behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2018ko uztailaren 24tik 27ra bitarte (14:00ak arte).

Data horiek aginduzkoak dira. Data horietako bat jaieguna baldin bada ikastetxea kokatuta dagoen herrian, herriko jai nagusiak izateagatik, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar den publizitatea emanen zaio aldaketari.

Aurrekoari jarraikiz, Tuteran, behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula 2018ko uztailaren 24tik uztailaren 31ra bitarte eginen da (14:00ak arte).

5. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharreko jarduketa.

1. Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 5. eta 6. oinarrietako 7. atalean ezarritakoa garatuz, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik, jarraibide hauen arabera jokatuko da.

2. Lanbide Lantegietan onartzeko prozesuaren epe arrunteko behin betiko 1. eta 2. zerrendetan esleitzen ez diren eta betetzen ez diren ikaspostuak, sarrera taldea edozein dela ere, multzokatuko dira gero esleitzeko.

Ikaspostu horien esleipen prozesuan parte hartuko dute inskripzioa epe arruntean egin eta berretsi arren ikaspostua lortzen ez dutenek, inskripzioa epe barruan egin baina, berretsita izan ez arren, 2018ko abuztuaren 29ko 14:00ak baino lehen berresten dutenek (inskripzioa berresteko dokumentazioa ikastetxean aurkeztuz) eta, matrikulatuta egonda ere, “aukera hobetzea” hautatu dutenek.

3. Multzokatuta eskaintzen diren ikaspostu horiek esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Lehenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribatutako 17-21 urtekoak.

b) Bigarrenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribatutako 16 urtekoak, betiere inskripzioa egiten duten ikasturtean CEP batean, IEHP batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan matrikulatuta egon badira edo beste hezkuntza sistema batetik badatoz.

c) Hirugarrenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik ez dauden 17-21 urtekoak.

d) Laugarrenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik ez dauden 16 urtekoak, betiere inskripzioa egiten duten ikasturtean CEP batean, IEHP batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan matrikulatuta egon badira edo beste hezkuntza sistema batetik badatoz.

4. Aurreko atalean xedatutako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengo eta hirugarren taldeak: Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2018-2019 ikasturteko onarpen prozedurarako egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

b) Bigarren eta laugarren taldeak: Lanbide Lantegietarako sarrera notaren arabera. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2018-2019 ikasturteko onarpen prozedurarako egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

5. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura hasi aurretik, onartuen zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 3. zerrenda: 2018ko abuztuaren 31n argitaratuko da. Behin betiko 3. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2018ko irailaren 3tik 5era bitarte (14:00ak arte).

b) Onartuen behin betiko 4. zerrenda: 2018ko irailaren 7an argitaratuko da. Behin betiko 4. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2018ko irailaren 10etik 12ra bitarte (14:00ak arte).

Data horiek aginduzkoak dira. Data horietako bat jaieguna baldin bada ikastetxea kokatuta dagoen herrian, herriko jai nagusiak izateagatik, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta ikastetxeak behar den publizitatea emanen dio aldaketari.

6. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

7. Jarraibide honetan aipatzen den onartuen 4. zerrendari dagokion matrikulazioa bukatu ondoren, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du zenbat ikaspostu gelditu diren hutsik, eta ikaspostu horiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira.

Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

1. Matrikula formalizatzeko, ikasleek matrikula inprimakia bete beharko dute; bertan, ikastetxeak eskatzen duen informazioaz gain, adierazten den oinarrizko informazioa jaso beharko da, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Lantegietan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxan ezartzen denaren arabera; helbide honetan dago fitxa:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5354/Inscripcion-Talleres-profesionales

2. Honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

–NANaren, AIZren, AITaren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatu eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek ikasketa hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasleei, Lanbide Lantegi batean ikaspostua lortuz gero, baja emanen zaie DBHko matrikulan, Lantegirako matrikula formalizatzen duten unean.

Matrikula: aukera hobetzea.

1. Ikaspostua, aurreneko aldiz, inskripzio inprimakian lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula formalizatzen duenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukera izatea onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, onarpen prozesuaren epe arrunteko onartuen 2. zerrendan eta onartuen behin betiko 3. eta 4. zerrendetan (ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik prestatzen direnetan).

2. “Aukera hobetzea” erabiliz, ikaspostua inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitakoez beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula berria formalizatzen dutenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar ikaspostua lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean, onartuen hurrengo behin betiko zerrendei jarraikiz, betiere onartuen behin betiko zerrendaren bat argitaratu gabe baldin badago ikaspostu hutsak esleitzeko prozesuaren aurretiko onarpen prozesuan.

3. Matrikula berria egiteko, ziklo edo lantegi berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute ikasleek. Kasu horietan, ikaslea zer ikastetxetan matrikulatu den aurretik, ikastetxe horrek matrikula egiterakoan aurkeztutako dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.

4. Matrikula formalizatzean, inskribatzeko eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ezin izanen dute “aukera hobetzea” hautatu matrikulan, lehenengo aukeran lortu dutelako ikaspostua.

5. Onartuen behin betiko 4. zerrendan (ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharrekoa) ikaspostua “aukera hobetzea” erabiliz edo aurrenekoz lortzen duten ikasleek, matrikula formalizatzean, ezin izanen dute “aukera hobetzea” adierazi, zerrenda horrekin amaitzen direlako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuko ikaspostuen esleipenak.

Onartuen behin betiko 4. zerrenda horri dagokion matrikula egin ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran esleituko dira.

Onarpen prozesutik kanpo uztea.

1. Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoa garatuz, ikaspostua lortu eta horretarako ezarritako datetan hartan matrikulatzen ez diren ikasleak onarpen prozesutik kanpo utziko dira, ondotik adierazten den moduan.

2. Onartuen behin betiko 1., 2., 3. edo 4. zerrenda erabiliz ikaspostua eskabidean lehenetsitako aukeretako batean aurrenekoz lortzen duten ikasleak, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, onarpen prozeduratik erabat kanpo utziko dira, ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2. atalean xedatutakoarekin bat, eta ez dute aukerarik izanen, beraz, prozedura horren epe arruntean beste ikasposturik lortzeko.

3. Onartuen behin betiko 2. edo 3. zerrendetan “aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua eskabidean lehenetsitako aukeretako batean lortzen duten ikasleek, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, eta, horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta esleitutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak.

Ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoari jarraikiz, ikasle horiek ez dira geldituko onarpen prozeduratik kanpo, baina ez dute onartuen hurrengo behin betiko zerrendan parte hartuko, baldin eta egiten duten aukera lortutako ikaspostu berriari dagokiona bada. Nolanahi ere, zilegi izanen dute beste lanpostu bat aukeratzea ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuko onartuen behin betiko hurrengo zerrendei jarraikiz, baldin eta eskabidean adierazitako beste aukera batean baldin bada.

4. Onartuen behin betiko 4. zerrendan “aukera hobetzea” erabiliz, eskabidean lehenetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, eta, horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta esleitutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak, baina ez dira onarpen prozeduratik baztertuko. Ez dago beste ikaspostu bat aukeratzeko modurik, izan ere, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuan ez dago onartuen zerrenda gehiagorik.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako gelditzen diren ikaspostu hutsak.

1. Hezkuntza Departamentuak 2018ko irailaren 17an zehaztuko du zenbat ikaspostu huts gelditu diren eskainitako lantegi/ziklo eta talde bakoitzean.

2. Ikaspostu huts horiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura baten bitartez eskainiko dira, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.

Lanbide Lantegietan ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskabidea ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:

–Inskripzio eskabidea ekainean aurkezturik, ikaspostua lortzen ez dutenek.

–Inskripzio eskabidea ekainean aurkezten ez dutenek.

–Onarpen prozeduran onartuak izanda ere, matrikula formalizaten ez dutenek edo ikaspostuari uko egin diotenek.

2. 2018-2019 ikasturterako onarpen prozesuan Lanbide Lantegietan edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan ikaspostua lortu eta ikaspostu horretan matrikulatu diren ikasleek ez dute aukerarik izanen ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura honetan parte hartzeko.

3. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere lehentasun hurrenkeraren arabera zehaztutako hamar aukera dakartzala. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko ‘Lanbide Lantegietan inskribatzea’ izeneko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5354/Inscripcion-Talleres-profesionales

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 2. eranskinean dago jasota: 2017ko irailaren 18an eta 19an (14:00ak arte).

5. Lehenik aukeratutako Lanbide Lantegia eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaera.

Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

6. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, ezin da inskribatzeko eskabide bat aurkeztu Lanbide Lantegietarako eta beste bat Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako. Lanbide Lantegietan eta/edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

7. Ezin da eskabiderik aurkeztu ikastetxe edo lantegi/ziklo batean ez badago ikaspostu hutsik.

8. Inskribatzeko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

9. Ikasleak onartzeko epe arruntean inskribatu eta inskripzioa berresten duten ikasleek ez diote dokumentazio osagarririk erantsi beharko ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren eskabideari.

10. Epe arruntean inskribatu bai baina, eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik, inskripzioa berresten ez duten ikasleek dokumentazio hori erantsi beharko diote ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari.

11. Epe arruntean inskribatzen ez diren ikasleek, dokumentazio hau erantsi beharko diote ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari:

–Inskripzioaren urte naturalean 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleek, betiere 2017-2018 ikasturtean eskolatuta badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 1. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa.

–Inskripzioaren urte naturalean 16 urte betetzen dituzten ikasleek, betiere 2017-2018 ikasturtean IEHP batean, CEP batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan eskolaturik badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 5. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa.

–2017-2018 ikasturtean eskolaturik ez dauden 17-21 urteko ikasleek eta beste hezkuntza sistema batetik datozen 16-21 urteko ikasleek: zinpeko aitorpena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 6. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa.

–Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik dagoela frogatzen duen dokumentazioa, inskribaturik egonez gero.

–Kasua bada, 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko zerrendak. Matrikula. Aukera hobetzea. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo uztea.

1. Onartuen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren emaitzen berri emateko bitarteko ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:

https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/formacion-profesional

Interesdunek EDUCAn kontsulta ditzakete zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Gutxienez, Lanbide Lantegietan onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda: 2018ko irailaren 24an argitaratuko da. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2018ko irailaren 25ean eta 26an (14:00ak arte).

b) Kasua bada, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda: 2018ko urriaren 1ean argitaratuko da. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2018ko urriaren 2an eta 3an (14:00ak arte).

3. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek matrikula formalizatu beharko dute, eta, horretarako, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu.

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendari jarraikiz ikaspostua beren lehenengo aukera ez den beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat adierazi beharko dute matrikula formalizatzen dutenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendan, uko egitea beste ikaspostu bat lortzeari eskabidean hobetsitako aukeretako batean.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, beste ikaspostu bat lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean.

5. “Aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikula berria egiteko, lantegi edo ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikaslea zer ikastetxetan matrikulatu den aurretik, ikastetxe horrek matrikula egiterakoan aurkeztutako dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.

6. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ikaspostua lortzen duen ikaslea, dela aurrenekoz, dela “aukera hobetzea” erabiliz, matrikulatzen ez bada horretarako ezarritako datetan, matrikula egina duen ikaspostua galduko du, bai eta lortutako ikaspostu berriaren eskubide guztiak ere, eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo utziko da.

Lanbide Lantegien eskaintza.

Talde batean inskribatuen kopurua hamarretik beherakoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak eskaintza bertan behera utz dezake, beste aldagai batzuk ere kontuan hartuta. Aldagai horiek dira, besteak beste, kasuko taldean matrikulak izan duen bilakaera historikoa, lurralde, hezkuntza eta gizarte kohesioko irizpideak, eta Nafarroako ekoizpen eta zerbitzu sektoreak kontuan hartzea.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1. Epe arrunta eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bukatu ondoren eskolatu eta matrikulatu nahi duten ikasle berrien kasuan, ikastetxeak egin beharko du matrikulazio eskaera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloaren bidez, eta organo horrek erabakiko du bidezkoa den edo ez eskatutako matrikula.

2. 2018-2019 ikasturtean ikasketa berberak beste ikastetxe batean egiten ari den ikasleak bere matrikula tokiz aldatzea eskatuz gero, ikasturteko edozein unetan eskolatzen ahalko da ikastetxe berrian, baldin eta han ikaspostu hutsik badago eta, aldi berean, baldintza hauek betetzen badira:

–Ikasleak sartzeko baldintzak betetzea.

–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa gertatzea.

Horretarako, eskatzaileak dagokion ikastetxean egin beharko du eskaera, eta horrek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari jakinaraziko dio, matrikula egiteko baimena eman dezan, hala behar izatera.

3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak ere eman dezake ikasturtean zehar ikastetxez aldatzeko baimena, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

2016-2017 ikasturtean 16 urte betetzen dituzten ikasleak, Curriculum Egokituko Programa bat irabazi-asmorik gabeko erakunde batean ikasten ari direnak: prozedura egokitzea 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartzeko prozesuan inskribatzeko.

1. Ikasle horiek 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartua izateko prozeduran inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:

a) Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa egin arte, CEPa garatzen duen entitateko irakasle-taldeak inskripzioaren txosten-proposamena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako proposatutako inskripzioa neurri egokia dela ikasleak gaitasunak eskuratzeko, horretarako arazoiak emanez. Tutoreak eginen du txosten-proposamena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 2. eranskineko ereduaren arabera, eta CEPa garatzen duen entitateko zuzendariari bidaliko zaio.

Entitateko zuzendaria harremanetan jarriko da ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariarekin, Lanbide Lantegietan onartua izateko prozesuan inskribatzeko prozeduraren hasieraren berri emateko.

b) Aholku orientatzailea: entitateko zuzendariak entitateko orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezala. Aholkuaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez; Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 3. eranskineko ereduaren arabera eginen da, eta entitateko zuzendariari bidaliko zaio. Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko orientatzaileak ere sinatu beharko du aholku orientatzailea.

c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: entitateko zuzendariak irakasle-taldearen txosten-proposamena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko eta entitateko zuzendaritza-taldeko kide bat gutxienez eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartzeko prozeduran inskribatzea komenigarria dela planteatzeko. Bilera bukatzean, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 4. eranskineko ereduari jarraikiz, helburu hauekin:

–Aurkeztutako proposamenaren berri eta 1. modalitateko Lanbide Lantegien ezaugarrien berri eman dietela adierazteko.

–Proposamena onartzen dutenetz adierazteko.

–Proposamenarekin lotura duten alderdien gaineko alegazioak egiteko.

d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: entitateko zuzendariak Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 5. eranskineko ereduaren arabera eginen du inskribatzeko azken proposamena, eta, berak eta ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariak sinatu ondoren, entitateko ikuskatzaileari bidaliko dio; horrek aztertuko du 1. modalitateko Lanbide Lantegietan sartzeko baldintzak eta indarreko araudian ezarritako prozedura betetzen ote diren, aholku orientatzailean proposatzen ote den ikaslea inskribatzea eta, orobat, gurasoek edo legezko tutoreek onartzen duten 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartzeko prozeduran inskribatzeko proposamena. Inskripzioaren azken proposamena aztertuta eta 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako ikaslea den erabakita, ikuskatzaileak entitateko zuzendariari eta ikaslea matrikulatutako dagoen ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko die onartu den ala ez inskripzioaren azken proposamen hori, eta behar bezala sinatuta itzuliko dio.

2. Entitateko zuzendariak ikasleari eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei emanen die Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena. Prozedurak garaiz bukatu behar du, kontuan hartuta ikasleak denbora behar duela kasuan kasuko ikasturterako ezarritako epean inskribatzeko.

Jakinarazpenak egiteko bideak.

–Helbide elektronikoak:nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 426617.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 426977.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 426557.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala: 848 426628/ 848 426036.

–Faxa: 848 42/ 69 87.

3. ERANSKINA

2018-2019 ikasturteko onarpen prozesuaren egutegia

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak - Lanbide Lantegiak

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Epe arrunta

Inskribatzeko epea (inskribatzeko eskabideak aurkeztekoa)

Maiatzaren 28a

Ekainaren 1a

14:00ak arte

Azken eguna, inskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Ekainaren 8a

Hezkuntza Departamentuari jakitera ematea sartu berrientzako ikaspostuak, zikloaren/lantegiaren eta taldearen arabera, gero Hezkuntza Departamentuak ikaspostu kopurua zehazteko.

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena aurkezteko azken eguna

Ekainaren 29a

14:00ak arte

1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena/zinpeko aitorpena aurkezteko azken eguna

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko, behar izanez gero

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, Gazteen Bermearen Sisteman inskribatuta dagoela frogatzeko dokumentazioa aurkezteko

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitasuna, edo goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 5a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Uztailaren 5a

Uztailaren 11

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 13a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 16a

Uztailaren 19a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 23a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak (ikastetxe guztietan salbu eta Elizondoko Lanbide Eskola IBPa, Ega BHIa eta ETI IBPa)

Uztailaren 24a

Uztailaren 27a

14:00ak arte

Elizondo Lanbide Eskola IBPa, Ega BHIa eta ETI IBPa: Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 24a

Uztailaren 31

14:00ak arte

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak zehaztu eta aditzera eman aurretik egin beharreko jarduketak

Azken eguna, sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzeko dokumentazioa aurkezteko (Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamenak/1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena, edo zinpeko aitorpena, kasuan kasukoa)

Abuztuaren 28a

Abuztuaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitasuna, edo goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Abuztuaren 29a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea

Abuztuaren 31

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Irailaren 3a

Irailaren 5a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea

Irailaren 7a

Onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Irailaren 10a

Irailaren 12a

14:00ak arte

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Irailaren 17a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabideak aurkeztea

Irailaren 18a

Irailaren 19a

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran inskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Irailaren 20a

13:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 24a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 25a

Irailaren 26a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea

Urriaren 1a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Urriaren 2a

Urriaren 3a

14:00ak arte

Iragarkiaren kodea: F1804945