81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 1210E/2018 ebazpenarena. Ebazpen horren bidez deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi dira osasun arloko Nafarroako lanbide elkargoek 2018. urterako antolatutako etengabeko prestakuntzako jarduerak diruz laguntzeko.

Osasun arloko lanbide elkargoek prestakuntza planak antolatzen dituzte urtero elkargokideentzat, eta plan horien baitan, elkargokideek beren lanbidearen jardunean, izan esparru publikoan izan esparru pribatuan, lanbide gaitasunak hobetzeko jarduerak eskaintzen dira, zeinak interesekoak baitira Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legetik heldu diren osasun politika eta helburuetarako eta osasun arloko plan estrategikoetarako.

Oharra: testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 393491.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta diru-laguntza jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten diru-laguntza eskuratzeko.

Iruñean, 2018ko martxoaren 26an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1805052