81. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

121E/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Neurokirurgia Zerbitzuko buru den Idoya Zazpe Cenoz andrearen izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Martxoaren 20ko 332E/2017 Foru Aginduaren bidez, Idoya Zazpe Cenoz andrea Nafarroako Ospitaleguneko Neurokirurgia Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiruz ere egoteko aukerarekin karguaz jabetu zenetik burutza behin betiko betetzen ez den bitartean.

Idoya Zazpe Cenoz andrea 2017ko apirilaren 3an jabetu zen lanpostuaz, eta ez da onetsi merezimendu-lehiaketaren deialdi publikoa. Osasun Laguntzarako Zuzendaritzak haren izendapena luzatzeko eskatu du, zerbitzuaren beharrak direla-eta Oftalmologia Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, haren bidez ezarri baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, eta Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Idoya Zazpe Cenoz andrearen kargualdia urtebete luzatzea, eta, beraz, Nafarroako Ospitaleguneko Neurokirurgia Zerbitzuko buru izendatzea 2018ko apirilaren 3tik aurrera, burutza hori behin betiko betetzen ez den bitartean.

2.–Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari eta Profesionalen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1804374