1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
15/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, “Cordovillako goi-lautadako eremu urbanizatu berrira oinez eta bizikletaz sartzeko bide berria” proiektua behin-behinekoz onesten duena.
Aurkeztu egin da “Cordovillako goi-lautadako eremu urbanizatu berrira oinez eta bizikletaz sartzeko bide berria” izeneko proiektua, behin-behinekoz onesteko.
Galarko Udalak eskaturik, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak erredaktatu du Cordovillako goi-lautadako eremu urbanizatu berrira oinez eta bizikletaz sartzeko bide berria eta oinezkoendako bidea eraikitzeko proiektua. Proiektuan sarbide berri bat egiteko behar diren elementuak zehazten dira. Bideak atari zabaleko bi tarte izanen ditu, eta pasabide bat Ezkirotz-Imarkoian NA-6001 errepidearen azpitik. Oinezkoendako bide berri bat ere egitea aurreikusten da proiektuan, Nafarroako Unibertsitatetik datorrenari jarraipena emateko eta azpiko pasabidearekin eta bide-sarearekin lotzeko. Bideen malda ez da %6tik gorakoa izanen, pertsona guztiak igaro ahal izateko, mugikortasun murriztua dutenak barne, eta bizikletaren erabilera sustatzeko.
Sarbide berria NA-6001 errepidea urbanizazioarekin elkartzen den puntuaren ondo-ondoan kokatzen da, hegoaldera, oraingo bide-sareari traba egiten ez dion leku batean. Irabia ikastetxeko aparkalekura iristeko aukera emanen du, eta goi-lautadako etxebizitzetara ere bai, duela gutxi egin den bidean barna. Oinezkoendako bide berria, aldiz, NA-6001 errepidearekin paralelo joanen da, eskuineko bazterretik.
Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.
Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egitea eta haiek desjabetzeko espedientea berehala hastea.
Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.
Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Behin-behinekoz onestea “Cordovillako goi-lautadako eremu urbanizatu berrira oinez eta bizikletaz sartzeko bide berria” izeneko proiektua.
2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.
3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso da zerrenda hori. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Iruñeko eta Galar Zendeako udaletxeetan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren webgunean argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.
5. Foru agindu hau Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Bulegoari eta Iruñeko eta Galar Zendeako udalei jakinaraztea, eta horiek premiatzea beren iragarki tauletan argitara dezaten.
Iruñean, 2018ko martxoaren 22an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.
ERANSKINA CORDOVILLAKO GOI-LAUTADARA OINEZ ETA BIZIKLETAZ SARTZEKO BIDE BERRIA EGITEKO PROIEKTUA Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza |
FINKA ZK. | JABEA ETA HELBIDEA | DESJ. AZAL. m² | KATASTROKO DATUAK |
Pol. | Lurz. | Alorra |
GALARKO UDAL-MUGARTEA |
GAL-1 | Galar Zendeako Udala Udaletxeko plaza, 1, Getze-Galar | 18 | 2 | 215 | Lurzorua |
GAL-2 | Galar Zendeako Udala Udaletxeko plaza, 1, Getze Galar | 99 | 1 | 735 | Lurzorua |
GAL-3 | Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) González Tablas kalea, 9, Iruña | 178 | 1 | 755 | Lurzorua |
GAL-4 | Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) González Tablas kalea, 9, Iruña | 9 | 2 | 238 | Lurzorua |
GAL-5 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) San Ignazio etorbidea, 1, 3.a, Iruña | 5 | 2 | 314 | Elkorra |
GAL-6 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) San Ignazio etorbidea, 1, 3.a, Iruña | 121 | 1 | 757 | Elkorra |
GAL-7 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) San Ignazio etorbidea, 1, 3.a, Iruña | 699 | 1 | 756 | Elkorra |
GAL-8 | Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) González Tablas kalea, 9, Iruña | 1 | 1 | 754 | Lurzorua |
IRUÑEKO UDAL-MUGARTEA |
PAM-1 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) San Ignazio etorbidea, 1, 3.a, Iruña | 106 | 4 | 2882 | Elkorra |
PAM-2 | Iru Bide, S.A. Atarrabiako etorb., zk.g., Villavesa eraikina, Iruña | 259 | 4 | 2711 | Lehorreko alorra |
PAM-3 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) San Ignazio etorbidea, 1, 3.a, Iruña | 953 | 4 | 2881 | Elkorra |
PAM-4 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) San Ignazio etorbidea, 1, 3.a, Iruña | 889 | 4 | 2880 | Elkorra |
PAM-5 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) San Ignazio etorbidea, 1, 3.a, Iruña | 459 | 4 | 2870 | Elkorra |
PAM-6 | Santafé Yetano, José Luis | 278 | 4 | 2533A | Elkorra |
PAM-7 | Inmobiliaria de la Universidad de Navarra, S.A. Pio XII.aren etorbidea, 53, 2.a, ezk., Iruña | 428 | 4 | 2531E | Lehorreko alorra |
PAM-8 | Inmobiliaria de la Universidad de Navarra, S.A. Pio XII.aren etorbidea, 53, 2.a, ezk., Iruña | 32 | 4 | 2531D | Bidea |
PAM-9 | Inmobiliaria de la Universidad de Navarra, S.A. Pio XII.aren etorbidea, 53, 2.a, ezk., Iruña | 302 | 4 | 2531B | Lehorreko alorra |
PAM-10 | Iruñeko Udalaren herri-lurrak Udaletxeko plaza, 1, Iruña | 57 | 4 | 2529 | Larreak |
PAM-11 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) San Ignazio etorbidea, 1, 3.a, Iruña | 24 | 4 | 2852 | Elkorra |
Iragarkiaren kodea: F1804225