66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

172E/2018 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa behin betiko onesten duena. Aldaketak O7 Ordenantza (“Etxarteko Etxebizitzak”) eta 7.3 unitate morfologikoa ukitzen ditu. Sustatzailea Navarra de Suelo y Vivienda SA da.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak abenduaren 1ean emandako 809E/2017 Ebazpenaren bidez, “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko tramitazioari hasiera eman zitzaion. Horrek O7 Ordenantza “Etxarteko Etxebizitzak” eta 7.3 unitate morfologikoa ukitzen ditu. Sustatzailea Navarra de Suelo y Vivienda SA da.

Ebazpen hori 2018ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24an, eta hilabeterako ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko epea. Horretarako ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Agiriak ez du aldaketarik izan hasiera batean onetsi zenetik. Bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren xedapenekin, baita “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialean biltzen diren determinazioekin ere.

Determinazioak aldatu nahi dira Udalez gaindiko Plan Sektorialaren hirigintza-antolamendu xehatuan, eta tramitazioa eta onespena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkie, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.5 artikulua aplikatuta (uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretu Legegilearen bidez onetsi zen testu bategina).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak espedientea azterturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa behin betiko onestea. Horrek O7 Ordenantza (“Etxarteko Etxebizitzak”) eta 7.3 unitate morfologikoa ukitzen ditu. Sustatzailea Navarra de Suelo y Vivienda SA da.

2. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Eguesibarko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Aditzera ematea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

Iruñean, 2018ko martxoaren 15ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Sarrigurengo Ekohiria UPSa, O7 ordenantzaren eta 7.3 unitate morfologikoaren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1803783