66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Kudeatze-mandatua Iruñeko Udalari

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Gobernu Batzordeak, 2018ko martxoaren 26n egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik 2017-2019ko aldirako Iruñeko Udaleko zein haren menpeko erakundeetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren 31. artikuluan eta VI. eranskinean aurreikusitako deialdiak, mailaz igotzekoak, lanpostu-kopurua handitu gabe, eta kudeatze-mandatuari buruz zerbitzu juridikoek egindako txostena, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udalari mandatua ematea beharrezkoak diren deialdiak eta izapideak egin ditzan 2017-2019ko aldirako Iruñeko Udaleko zein haren menpeko erakundeetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko hitzarmenean aurreikusita dagoen administrari laguntzaileen lanpostu-igoeraren aurreikuspena gauzatzeko.

2. Mandatu honek lau urteko indarraldia du.

3. Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea, onar dezan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.”

Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Iruñean, 2018ko martxoaren 26an.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1804271