66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Memoria eta estatutuen proposamena, “Iruñeko Udalaren Operatzaile Energetikoa SM” izeneko merkataritza-sozietate publiko mugatua sortzeko, Udalaren erakunde gisa.
Hasierako onespena

Udalbatzak, 2018ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran eta erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea “Iruñeko Udalaren Operatzaile Energetikoa SM” izeneko merkataritza-sozietate mugatua (Udalaren erakunde gisa) sortzeko memoria.

2.–Hasiera batean onestea Iruñeko Operatzaile Energetikoa SM sozietatearen estatutuen proposamena. Aipatu sozietatea energia elektrikoa saltzeko da.

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren.

Hasiera batean onesteko erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Indarrean dauden xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorreko administrazioan (San Saturnino kalea, 2, 1. solairua; 948 420 469 telefonoa) eta Iruñeko udaletxeko iragarki-taulan (Santiago plaza, z.g.). Jendaurreko epea hilabetekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu epea iragaten bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat hartuko da “Iruñeko Udalaren Operatzaile Energetikoa SM” izeneko merkataritza-sozietate publiko mugatua, Udalaren erakunde gisa. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1803828