66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioa, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez

Garinoaingo Udalak, 2018ko otsailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen 1. poligonoko herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazio prozedura hastea, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez. Honako alorrak eta larreak hartzen ditu: Ignacio jaunaren iturritik, Otxarana errekako fazeroa, Otxarana belardiko fazeroa, erreka horretatik jarraituz Puiuko irteeraraino. Banaketa lerro horretatik Artaxoako mugaraino hartzen du, era berean mugak dituela Barasoaingo eta Puiuko mugarteekin. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan eta Garinoaingo Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritakoarekin bat.

1. Onuradunak. Familia unitateak izan ahalko dira herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidezko herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioaren onuradunak, titularrak baldintza hauek betetzen baditu:

–Adinez nagusia izatea, edo bere kontu bizi den nahiz judizialki gaituta dagoen adingabea izatea.

–Udal erroldan inskribatua izatea, 3 urteko antzinatasuna duela.

–Urtean 9 hilabetez bederen egiazki eta jarraian bertan bizitzea.

–Garinoaingo Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.

–Azienda Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Azienden Erroldaren Erregistroan alta emana izatea, eta ustiapenaren liburuan agertzea.

–Udalaren baimena edukitzea, bere aziendari dagokion jardueran aritzeko.

Etxebizitza berean bizi diren guztiak hartuko dira familia-unitateko kidetzat. Nolanahi ere, familia unitate independentetzat hartuko da guraso jubilatuek osatua, familiakoekin bizi arren, haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak baldin badira.

2. Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak: eskubidea badutela uste duten herritar interesdunek eskaerak aurkeztu beharko dituzte ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun balioduneko epean. Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Dagokion Departamentuko Azienden Erroldaren Erregistroko frogagiria, erroldaturik dituen abelburu kopurua zehazten duena.

–Nekazaritzako Gizarte Segurantzan afiliaturik dagoela eta ordainketak egunean dituela frogatzen duen agiria.

3. Aprobetxamenduaren baldintzak.

–Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren prozedura bukatu ondoren, adjudikazio-hartzaileak, adjudikazio erabakia jakinarazten den egunetik 5 eguneko epean, adjudikazioaren 8 urteei dagokien diru kopuru osoaren %2 utzi beharko du fidantza gisa.

–Herritarren arteko aprobetxamendua gehienez ere 8 urterako adjudikatuko da, eta adjudikazio-hartzaileak jardun beharko du zuzenean, Garinoaingo herri-lurretako larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 47. artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Kalkulatzen da herri-larreen prezioa 2.565,00 euro izango dela urtean.

Prezioa urtero berrikusiko da, bizitzaren kostuak izaten duen igoeraren arabera egokitzeko, erakunde eskudunak urte bakoitzerako onetsitako indizeen arabera.

–Herriko ohiturekin bat eta nekazari eta abeltzainei kalterik ez egiteko, ordenantzaren 55. artikuluan baldintza batzuk ezarri dira, eta adjudikazio-hartzaileak kontuan hartu beharko ditu haiek.

–Udalaren xedea da aprobetxamendu hau lagatzea egiazki larretzeko bazkalekuaren azalera osoan, eta horrela eremuko landaredia mantentzen eta orekatua izan dadin laguntzea, horregatik adjudikazio-hartzaileak bazkalekuan urte osoan zehar modu erregularrean larretzeko betebeharra dauka, eta bereziki espedienteko eranskinean azaltzen diren lurzatietan, joan den 2016ko abuztuko sutean kaltetutako horietan.

Garinoainen, 2018ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1803280