2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Laburpena, 2018ko deialdi publikoarena, kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan jarduerak egiteko
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 391439.
Alkatetzak martxoaren 9an emandako 112/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi da Oltza Zendeako elkarteendako 2018ko diru-laguntzen deialdi publikoa.
Lehena.–Onuradunak:
Oltza Zendeako talde eta elkarteak.
Bigarrena.–Xedea eta helburua:
Oinarri hauen xedea da Oltza Zendeako talde eta elkarteek egiten dituzten kirol, kultur eta gazteriako jarduerak egin ditzaten laguntzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Helburu horietarako, 12.000,00 euro bideratuko dira guztira, honela banaturik:
Kultur jardueretarako diru-laguntzak: 8.000,00 euro.
Kirol jardueretarako diru-laguntzak: 4.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:
Hilabetekoa izango da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Oltza Zendean, 2018ko martxoaren 9an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1804169