66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, Artiberri 2 sektoreko P.8.21etik P.8.24ra bitarteko lurzatietan lerrokadurak aldatzeko.
Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2018ko otsailaren 28an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Artiberri 2 sektoreko P.8.21etik P.8.24ra bitarteko lurzatietan beheko solairuetako fatxaden lerrokadurak aldatzeko. Plazaetxea Gestión Integral SLk sustatu du aldaketa.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Berriozarren, 2018ko martxoaren 19an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

ERANSKINA

Lerrokaduren aldaketa Artiberri 2 sektoreko P.8.21etik P.8.24ra bitarteko lurzatietan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1803842