66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

3. poligonoko 2056., 2057. eta 2058. lurzatien xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2018ko martxoaren 27ko osoko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea 3. poligonoko 2056., 2057. eta 2058. lurzatien xehetasun-azterketa, Francisco Sayas Mazquiaran jaunak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin bat.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Altsasun, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

3. poligonoko 2056., 2057. eta 2058. lurzatien xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1804332