66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Administrari laguntzaile bat izendatzeko proposamena

2017ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, argitaratu zen Eguesibarko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Haren 8.1.3 oinarriari jarraituz, epaimahaiak proposamena igorri dio alkateari, proba guztiak gaindituta puntuaziorik altuena atera duen izangaia izendatzeko:

M.ª José Fernández Fernández.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Eguesibarko Udalaren bulegoetan. Gainera, osasun azterketa egin eta gainditu beharko du.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Eguesibarren, 2018ko martxoaren 26an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1804217