66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

135/2018 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Errezu-Ziraukiko hodi nagusiaren berritze partziala (gainerakoa)” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urriaren 17an emandako 415/2017 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Aldi hori bukatu ondoren, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, otsailaren 8ko 40/2018 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta aurkeztutako alegazioak ebatzi zituen ebazpen horren azalpen zatian adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Errezu-Ziraukiko hodi nagusiaren berritze partziala (gainerakoa)” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Ziraukiko Udaleko alkate-udalburuari dei egitea, 2018ko maiatzaren 3an herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Estrella Lamadrid Morón eta José Ignacio Ayerra Ustarroz jaun-andreak izendatzea Administrazio jardulearen ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten, haietako edozeinek.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta eta Itziar Calvo Oteiza andreak administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ziraukiko herriko etxeko iragarki oholean argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Iruñean, 2018ko martxoaren 16an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1804214