66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 14an hartua, “Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (2. fasea)” proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urriaren 26an emandako 434/2017 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 10eko 6/2018 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari ere.

14. gunean (Mairagako Mankomunitatea) goi hornidurarako plan zuzentzaileak hornidura-bide hauek aurreikusten ditu: Tafallako La Pedrerako edateko uren araztegitik (Itoizko urtegitik datorren ura erabilita) Behe Aragoiko ibarreko herrietara, eta Erriberagoienetik Milagrora.

Hizpide dugun proiektua goi hornidura-bide hau eraikitzean datza: Erriberriko herrigunetik hegoaldean dagoen 1. fasearen amaierako konexiotik NA-1240rekiko bidegurutzeraino (Santakarako bidegurutzea), N-121aren ezkerreko bazterretik nagusiki pasa ondoren. 9.800 metro linealeko luzerakoa da, gutxi gorabehera.

Proiektua gauzatzeak ukituko dituen ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa da konponbide bat eman behar zaielako Mankomunitate horretako hainbat herritan (Behe Aragoiko ibarrekoak eta Erriberagoienekoak, batez ere) edateko urez hornitzeko dauden arazoei, eskasia baitago giza kontsumorako uraren kantitateari eta kalitateari dagokienez.

Nafarroako Gobernuak, Mairagako Mankomunitateak alegatutako arrazoiak ikusita, eta balio justua ordaintzeko behar den kreditua badela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. “Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (2. fasea)” proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Mairagako Mankomunitateari jakinaraztea.

Iruñean, 2018ko martxoaren 14an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1803701