61. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Gora jotzeko errekurtsoa, C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratatzeko deialdian

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzordeak 2017ko irailaren 8an hartutako erabakiaren bitartez onetsi zen deialdia, C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Zizur Nagusiko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Erabaki hori 2017ko urriaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 198. zenbakian argitaratu zen. Laura Latasa Gil andreak Alkatetzaren otsailaren 20ko dekretuaren aurka, administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda onesten duena, 18-00477 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Epaitegian.

Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuari eman zion idazketa berrian, Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruzkoan, Nafarroako Administrazio epaitegiaren aurrean eta urriaren 1eko 39/2015 legearen 118. eta 45. artikuluen aurrean, administrazio publikoen administrazio prozedura erkideei buruzkoak, espedientean interesdun gisa agertzen direnei dei egiten zaie aipatu epaitegian aurkeztera, gehienez ere iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hamar egun baliodunen epean.

Zizur Nagusian, 2018ko martxoaren 16an.–Alkate-Udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1803905