61. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak martxoaren 1ean emandako 18E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi da Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzen deialdi bat, Nafarroako toki entitateentzat, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak eta “Eginkizunak bateratzeko tokiko itunak” programa garatzearren.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 389338.

Iruñean, 2018ko martxoaren 1ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1803569