61. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

12/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketaren xehetasuna:

“Lehenbizikoa.–Onestea aurrekontuko 12/2017 aldaketa: lotura juridikoaren aldetik maila desberdinetakoak baina gastuen arlo berekoak diren aurrekontuko aplikazioen arteko kreditu-transferentzia. Hori dela eta, 12/2017 aldaketa tramitatzen da San Adriango Udalaren 2017ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan.

–Finantzaketa behar duen aplikazioa:

1510 600000.–Lurrak. Desjabetzeak: 45.266,37 euro.

–Kreditua lagatzen duen aplikazioa:

1510 6090001.–Zenbait kale: 45.266,37 euro.

Guztira: 45.266,37euro.

Kontu-hartzaileak zer esanik ez badu, aurrekontuko aldaketa hau onesten den unetik aurrera jarriko da indarrean.”

San Adrianen, 2018ko otsailaren 23an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1802668