61. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko udal planaren hirigintza orokorrarren araudiaren
28. artikuluaren izaera xehatuko zehaztapenen aldaketa
(aldi baterako bizitegia). Jendaurreko epearen luzapena

Iruñeko Udaleko osoko bilkurak honako erabaki hau hartu zuen bi mila eta hamazortziko martxoaren batean:

PLE 01-MAR-18 (22/MO).

«Ikusirik Iruñeko Udal Planaren Hirigintza Orokorraren Araudiaren 28. artikuluaren izaera xehatuko zehaztapenen aldaketa hasiera batez onesteko erabakia, 2018ko otsailaren 1ekoa (4/CV), honako hau

ERABAKI DA:

Iruñeko Udal Planaren Hirigintza Araudi Orokorreko 28. artikuluaren izaera xehatuko zehaztapenen aldaketaren inguruko agiriaren jendaurreko epea luzatzea 2018ko apirilaren 20ra bitarte.»

Iruñean, 2018ko martxoaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1803958