61. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2017-2018 kirol denboraldian lehen hiru kategoria absolutuetako liga nazional ofizial arruntetan parte hartu
duten kirol taldeendako diru-laguntzak norgehiagokako
araubidean emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 389699.

Deialdia, 2017-2018 kirol denboraldian lehen hiru kategoria absolutuetako liga nazional ofizial arruntetan parte hartu duten kirol taldeendako diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko.

Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz; hori hasiera batez onetsi zen Udalak 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta behin betikoa bihurtu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

A.–Deialdia egin duen entitatea:

1.–Administrazio deitzailea:

Iruñeko Udala.

2.–Organo emailea:

Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatua.

3.–Alor kudeatzailea:

Komunitate Garapeneko Alorra.

4.–Instrukzio organoa:

Diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1.–Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea da laguntzak ematea 2017-2018 kirol denboraldian lehen hiru kategoria absolutuetako federazio-liga arruntetan parte hartu duten Iruñeko kirol taldeei.

2.–Deialdiaren helburua:

Diru-laguntzen xedeko jarduketen helburua izanen da kirol maila handieneko taldeek liga nazional absolutuetan parte har dezaten erraztea eta modu horretan Iruña izena nazio mailako kirolean agertuko da.

3.–Diruz lagun daitezkeen ekintzak/proiektuak/jokabideak/jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epea:

1. Kirol modalitatea erregelamenduaren araberako kirol esparru iraunkor eta itxietan garatu beharko da, salbu eta kirol anitzeko modalitatea bada.

2. Diruz lagunduko den jarduera 2017-2018 kirol denboraldian gauzatu beharko da.

Iruñean, 2018ko martxoaren 8an.–Komunitate Garapeneko Alorreko zinegotzi delegatua, Esther Cremaes Mayorga.

Iragarkiaren kodea: L1803691