61. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, antolamenduko egiturazko determinazioetan, Udal Plan Orokorrean, 3. poligonoko 1022. lurzatian. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2018ko martxoaren 1eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa antolamenduko egiturazko determinazioetan, Lizarrako Udal Plan Orokorrean, udal katastroko 3. poligonoko 1022. lurzatian (Puyko Andre Mariaren Diozesiar Ikastetxea), “Mater Dei - Puy - Anderaz” Eskolen Partzuergoak sustatua, 2017ko azaroaren 30ean udal erregistroan aurkeztu dokumentazioarekin bat.

Espedientea jendaurrean egongo da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egongo da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua aplikatu beharrez.

Lizarran, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1803664