61. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, 2018an kontzejuei oihan ondarea babestu eta ustiatzeko eta ingurumena zaintzeko diru-laguntzak emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 390286.

Diru-laguntzak kontzejuei, oihan ondarea babestu eta ustiatzeko eta ingurumena zaintzeko, 2018an.

–Deialdiaren xedea:

Lehenbizikoa.–Deialdi honen xedea da kontzejuekin elkarlanean aritzeko eta haiei laguntza emateko baldintzak ezartzea, oihan ondarea babes eta ustia dezaten eta ingurumena zain dezaten.

–Diru-laguntzaren xedeko jarduerak:

Bigarrena.–Diruz lagungarriak dira diru-laguntza deialdi bakoitzari dagokion epean kontzejuek egiten dituzten jarduerak, kontzeju-mugartean egiten badira eta basogintzari eta ingurumenari lotutako jarduketak badira.

Hirugarrena.–Diruz lagungarriak izanen dira:

–Basoberritzeak egiteko gauzatu beharreko jarduerak.

–Kontzejuaren mendian edo herri-lurrean egiten diren basolanak.

–Oihanbideak egin eta hobetzea.

–Fauna kudeatzeko eta babesteko jarduketak.

Laugarrena.–Diru-laguntzak emateko honako irizpide hauek beharrezkoak izanen dira:

–Kontzejuaren eskumenekoak diren jarduketak izatea.

–Jarduketak 2018ko ekitaldiaren barruan egitea.

–Adierazi jarduketarako Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskatu izana, betiere jarduketa mota horietarako deialdia egin bada.

–Basogintzako aholkularitza-tekniko batekin hitzarmen edo kontratu bat sinatuta izatea, edo haren bazkide izatea.

Bosgarrena.–Diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte:

–Berriobeitiko Zendeako kontzejuak.

–Udalarekin zorrik ez duten kontzejuak, edo zorrak izanik ere, Udalarekin dirua nola itzuli adostuta dutenak.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Udalaren eta kontzejuen iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita.

Berriobeitin, 2018ko otsailaren 14an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1803730