2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia Mankomunitateko Kideen Batzarrak hartu zuen 2017ko abenduaren 20an, eta 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.
Aldi baterako lan-kontratudunen 2018ko plantilla organikoa
Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanp. kop.: 1. Maila: C. Sarbidea: OL. Osagarriak: mailakoa, %16. Administrazio egoera: hutsik. Baldintzak: euskaraz jakitea, B-2 maila. Lanaldi partziala (%90).
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanp. kop.: 1. Maila: C. Sarbidea: OL. Osagarriak: mailakoa, %6; arrisku berezikoa, %10. Administrazio egoera: hutsik. Baldintzak: euskaraz jakitea, B-2 maila. Lanaldi partziala (%50).
Aldi baterako lan-kontratudunen izenen 2018ko zerrenda
Deiturak eta izena: Elizalde Lallana, Amaiur. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: OL. Zerbitzu onartuen data: 2017/04/28. Administrazio egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea, B-2 maila. Lanaldi partziala (%90).
Lan publikoaren eskaintza
–2018. urtean zehar zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu baterako kontratazioa aurreikusten da, C mailakoa, aldi-baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa (%50) eta 1. eranskinean zehazten diren osagarriekin. Kontratazio prozedura oposizio-lehiaketa arruntaren bidez izanen da.
–Gaur egungo plantillan gerta daitezkeen bajak betetzeko, edo obra eta zerbitzu jakin batzuetarako kontratuak egiteko, edo gisako kasuetan, kasuan kasuko deialdien ondoriozko zerrendak erabiliko dira, 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.a) artikuluari jarraikiz.
Larraintzarren (Ultzama), 2018ko otsailaren 13an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L1802682