2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZPARREN
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Azparrengo Kontzejuaren bulegoetan tokiko ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek epe horretan aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugarteak: Azparrengo udal-mugartea, Ekizako jaurerria eta 36. fazeroa.
Azparrenen, 2018ko otsailaren 5ean.–Kontzejuko burua eta barrutiaren titularra, Fernando Urtasun Garde.
Iragarkiaren kodea: L1802705